Diario Vasco

Hemeroteca | Lunes, 18 de junio 2018

Zilarrezko eskumuturrak

Kadete mailako nesken eta mutilen Euskadiko selekzioak finalera iritsi ziren Caceres-en jokatutako Estatuko lurraldetako txapelketan

CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Zilarrezko eskumuturrak

Benetan txalotzekoa da nesken eta mutilen Euskadiko selekzioek Caceres-en jokatutako Estatuko lurraldetako txapelketan egindako lana. Bi taldeek finalera iristea lortu zuten eta meritu handia duten zilarrezko dominekin itzuli dira etxera. Sei partida jokatu behar izan zuten bi selekzioek lau egunetan, urtarrilaren 3tik 6a arte. Estreinaldia bikaina izan zen bi taldeentzat. Neskak izan ziren debuta egiten lehenak  eta 50-75 irabazi zuten Andaluziaren aurka. Aipatzekoa da lehenengo partida honetan Eneritz Larrañaga base azpeitiarraren lana taldearen zuzendari-tzan. Mutilak ere ondo hasi ziren eta aise gailendu ziren Valentziako Komunitatearen aurka.   

Hurrengo partidan euskaldunek intentsitate maila berdinarekin jokatu zuten eta ez zuten arazorik izan Kantabriako nesken eta Gaztela eta Leongo mutilen aurka irabazteko.

Hurrengo eguneko partidak, ordea, askoz zailagoak ziren talde euskaldunentzat. Txapelketa irabazteko faboritoei egin behar izan zieten aurre. Neskek, Kanarietako taldearen aurka; eta mutilek, madrildarren aurka. Hasiera parekatu baten ostean, 17-0-eko partziala jaso zuten Euskadiko selekzioko neskek bigarren laurdenean eta gerora ezin izan zuten partidari buelta eman. Mutilei ere sufritzea tokatu zitzaien sei kanpotar dituen Madrilgo selekzioaren aurka eta  79-50 galdu zuten.

Lehenengo faseko azken jardunaldia erabakigarria zen Euskadiko taldeentzat eta ez zuten hutsik egin. Neskek 50-73 irabazi zuten Aragoiko taldearen aurka eta mutilek berdina egin zuten galiziarren aurka (48-38).

Gauzak horrela, euskal taldeek lau onenen artean sailkatzea lortu zuten, baina euren  bidaia ez zen hor bukatu. Iñaki Jimenez zuzendutako neskek Gaztela eta Leongo selekzioaren kontra jokatu zuten finalaurrekoan eta finalerako txartela eskuratu zuten. Mutilek bide beretik jarraitu zuten eta Andaluziari irabazi zioten, hein handi batean Aitor Astigarragaren hirukoei esker. Txapelketako jokalari onenetako izan da  jende askoren ustetan.

Aurkari gogorrak

Finalean, Kanarietako neskekin eta Madrilgo mutilekin aurkitu ziren berriz ere talde euskaldunak. Nahiz eta fisikoki gutxiago izan, gogor borrokatu zuten euren baliabideak aprobetxatuz. Tamalez, ez zen nahikoa izan eta biek galdu egin zuten. Neskek markagailuan 2-14 atzetik hasi ziren, baina hobera egin zuten partidan zehar nahiz eta bukaerako emaitza 53-72-koa izan.

Euskadiko selekzioko mutilek aurpegia eman zuten selekzio madrildarraren aurka. Hala ere, kanpotarren fisikoa eta kalitatea erabakigarria izan zen azkeneko emaitzan (79-50).

Dena den, euskal saskibaloiaren maila oso ona dela berretsi dute kadete mailako jokalariek.


RESULTADOS Y CLASIFICACIONES
Vocento
© Copyright DIARIOVASCO.COM Sociedad Vascongada de Publicaciones, S.A.

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.