Diario Vasco

Hemeroteca | Martes, 16 de enero 2018

Norgehiagoka zuzenak goiko postuetan

Ligako talde sendoenek aurrez aurre jokatuko dute jardunaldi honetan

NOTICIA DE Gure Sport
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Norgehiagoka zuzenak goiko postuetan

Vulco. 1. Mailako A multzoan bigarren postuan dagoen taldea igoera lortzeko hautagaia da.

Itxaronaldia bukatu da. Aste batzuk ligarik gabe egon eta gero, Santo Tomas egunetik, gutxi gorabehera, Gure Sport-ek antolatzen dituen lehiaketak berriz hasiko dira eta, honela, baloiak bere lekua berreskuratuko du Gipuzkoan. Gainera, tentsio handiko partidak izango ditugu. Bai Ohorezko Mailan nola Lehen Mailako multzoetan borroka handia dago goiko postuetan eta, 2014 urtea ondo hasteko, sailkapenaren buruan dauden zenbait taldeen arteko norgehiagoka zuzenak ikusteko aukera izango dugu.

Ohorezko Mailan, Zuma GH-k lidergoa defendatuko du Relojería Mikel-en aurka. Orain arte talde sendoenak izan dira, baina ezin dugu ahaztu ez zutela urtea nahi bezala bukatu. Beasaindarrek aukera paregabea izan zuten abenduaren hasieran  sailkapenean bere aurkariekiko distantzia handitzeko, baina emaitza txarrak etorri ziren, azken minutuetan jasotako golen ondorioz. Gainera, talderako oso garrantzitsuak diren jokalari ba-tzuen gabeziak zalantza handiak sortu ditu.

Baina liderraren estropezuaz Irimo Igeltzeritza ere ez zen baliatu. Gaur egun arte goiko taldean mendean hartzea lortu zuen taldea da, Zuma Gh barne, baina orin azken sailkatua den Añorga KKEk ezustean harrapatu zuen, hauek ere norgehiagokaren azken txanpan, izan ere partida berdintzea lortu zuen ez bat eta ez bestea gustura utzi ez zuen markagailu batekin.

Relojería Mikel taldearen ibilbidea denboraldian zehar nahiko irregularra izan da. Indar handiarekin ekin zioten denboraldiari. Maila mantentzea zen bete beharreko helburua, baina xede handiagoei uko egin gabe. Lehenengo jardunaldietan emaitza oso onak lortu zituzten, bolada txarrean sartu ziren gero, baina laster sailkapenaren lehenengo postuetara itzuli ziren. Hala ere, urteko azken partidan, Instalaciones LUKO-ren aurka galdu zuten (3-4). Bien arteko partida oso interesgarria izango da. Zumak irabazten badu, aurkari bat bere bidetik kentzea lortuko du. Hiru puntuak Relojería Mikel taldeak eramaten baditu, ordea, Zumaren gainetik jarriko da sailkapenean. Berdinketa ez da ona inorentzat.

Aipatzekoak dira ere Caf/Rte. Faro de Higuer eta Irimo jokatu behar duten partidak. Lehenengoak gorantz doaz eta besteak oso ondo ari dira maila honetan berriak izateko. Txapelketa honetako bi talde ezagunen aurka jokatuko dute, Ibarra Margolariak eta Knauf, hurrenez hurren.

Jardunaldi honetan partida erakargarri gehiago egongo dira. Aipa-tzekoa da Luko eta No Más Vello taldeek jokatuko duten derbia. Inork ez du galdu nahi loiolatarren arteko norgehiagokan. Luko taldearen egoera sailkapenean ona da, ez ordea No Más Vello taldearena, maila galtzeko arriskuan dagoena. Hala ere, edozer gerta daiteke honelako partida batean.

Lehen Mailako A taldean lehenengo hiru sailkatuek puntu kopuru berdina dute. Rte. Arregi taldeak errenta garrantzitsua galdu du azken hilabetean, baina hasiera batean nahiko erreza izan behar lukeen partida jokatu behar du asteburu honetan. Disco Bar Egur taldea izango da bere aurkaria. Partida erabakigarria da beraientzat, galtzekotan matematikoki maila galduko dute eta. Vulco eta AM Media taldeek, ordea, partida zailagoak izango dute aste honetan, Itxas Lur eta Cabo Rojo taldeen aurka, hurrenez hurren.

B multzoari dagokionez, lidertzan dagoen Berastegi taldeko jokalariek ere norgehiagoka erraza izango dute Restaurante Jai Alai-ren aurka, sailkapeneko azken taldea eta jadanik maila mantentzeko aukerarik ez duena. Bigarren den Loiolatarrak taldeak Baireformas-en aurka jokatuko du. Bestalde, hirugarren eta laugarren sailkatuaren arteko norgehiagoka egongo da. Bar Nestor eta Machos XL taldeek bata bestearen aurka jokatuko dute.

Beheko postuei dagokionez, Zurriburri eta Kobatours taldeak aurrez aurre arituko dira. Galtzen duenak ziurrenik agur esango dio mailari.


RESULTADOS Y CLASIFICACIONES
Vocento
© Copyright DIARIOVASCO.COM Sociedad Vascongada de Publicaciones, S.A.

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.