Diario Vasco

Hemeroteca | Martes, 16 de enero 2018

«Gogor entrenatzea da gehien gustatzen zaidana»

Asperger sindromeak jarri dizkion oztopo guztiak gainditu ditu Julen Mundin donostiarrak txirrindularitzan eta futbolean lehiatu ahal izateko

NOTICIA DE Pablo Munilla
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
«Gogor entrenatzea da gehien gustatzen zaidana»

Kirolari amorratua dela aitor-tzen du Julen Mundin donostiarrak. 15 urteko gaztea txirrindularitzan eta futbolean  murgilduta dabil momentu honetan, bere bi pasioak direnak. Asperger sindromea duenez, zailtasunez beteta egon da beti bere bidea. Normalean, autismoaren aldagai genetiko hau dutenak ez dira oso trebeak kiroletarako. Julen, ordea, ez da horietako bat. -Ez dira Asperger sindromea duten kirolari asko ezagutzen, ez da hala?

-Profesional mailan, behin-tzat, ez dira asko izango.

-Messik gaitz bera izan zitekeela esan zuten duela hilabete batzuk...

-Baliteke, baina ez dakit.

-Noiz hasi zinen kirola egiten?

-Txikia nintzenean, aitaren influentziarengatik. Bera ere oso kirolaria da eta askotan joaten gara elkarrekin bizikletan ibiltzera, eskiatzera eta baita eskalatzera ere.

-Orain gehienbat txirrindularitza eta futbola egiten duzu, ezta?

-Bai, txirrindularitzan pistako denboraldian gaude orain eta Lezoko Allerru taldean nago. Futbolean, S.A.N.S.E. taldeko atezaina naiz, kadete mailan.

-Eta zer moduz doakizu?

-Gipuzkoako Pista Sariaren sailkapenean lehenengo postuan egon naiz duela gutxi arte, baina proba batean deskalifikatua izan nintzen legez kontrako maniobra batengatik eta puntu asko galdu nituen. Orain, bostgarren postuan nago.

-Ez dago batere gaizki. Eta futbolean zer moduz?

-Bigarren  postuan gaude fase erregularrean.  Gure helburua Kadeteen Euskadiko Ligara igotzea da.

-Asko entrenatuko duzu orduan...

-Bai. Astelehenetan, adibidez, bi ordu ematen ditut bizikletarekin, 15.00etatik 17.00etara, eta gero futboleko entrenamendua daukat 19.00etatik 21.00ak arte. Gainera, astelehenetan entrenamendu fisikoa tokatzen zaigu.

-Beraz, neka-neka eginda itzuliko zara etxera!

-Bai, ordu asko ematen ditut lo egiten.  

-Ez al zaizu gogorra egiten?

-Ez. Gogor entrenatzea da gehien gustatzen zaidana. Normalean taldekideek nahiago dute entrenamenduetan lasaiago aritzea, baina niri saio bakoitzean dena ematea gustatzen zait.

-Saio bereziak egiten al dituzu?

-Futbolean ez, besteekin batera entrenatzen dut. Txirrindularitzan, ordea, nahiago dut bakarrik edo aitarekin entrenatzea. Gusturago aritzen naiz. Gainera, taldekoekin batera joaten naizenean motelago joateko eskatu didate, baina niri ezinezkoa egiten zait.  

-Nora joaten zara normalean?

-Pistako modalitatea lantzeko Anoetako belodromora joaten naiz gurasoekin. Nire taldekoek ere ordu berean joaten dira baina nik nire kabuz burutzen dut entrenamendua. Batzuetan errepidezko bizikleta hartzen dut eta bakarrik joaten naiz Oiartzun aldera, baina beti telefono mugikorra nirekin eraman behar dut zerbait gertatzen baldin bazait gurasoei deitu ahal izateko.

-Zure gaitza dela eta, oztopo asko izan dituzu txirrindularitzan eta futbolean lehiatzeko?

-Gauza batzuk besteei baino gehiago kostatzen zaizkit. Adibidez, bizikletaren aldagailuekin arazo asko nituen hasieran, eta orientazio arazoak ere izan ditut lasterketa bateon batean. Haserre-tzen naizenean edo zerbait ulertzen ez dudanean, nire onetik ateratzen naiz eta askok ezin dute ulertu zer gertatzen zaidan.

-Kontatu didate bai duela urte batzuk Urretxun gertatukoa...

-Hobe ez gogoratzea. Haizea zela eta helmugako pankarta kendu zuten eta erreferen-tzia galdu nuen. Lehenengoa iritsi behar nintzen baina metro gutxira zegoen oinezkoen pasabide batean gelditu nin-tzen eta nire atzetik zetorrenak irabazi zuen. Luzez egon nintzen negarrez.  

-Bi urte geroago arantza kentzea lortu zenuen, ordea...

-Bai, Gipuzkoako txapelketa jokatu zen leku berean eta irabaztea lortu nuen. Helmugarako 800 metro geratzen zirenean ihes egin nuen eta inork ezin izan zion erritmoari eutsi.

-Ez dirudi erraza horrelakoei aurre egitea. Lan asko egon behar du atzean, ezta?

-Zerbait nahi dudanean lortu arte egiten dut lan.

-Bestelako sekreturik zure entrenamenduetan?

-Bideo asko ikusten ditut.

-Ze bideo mota?

-Asko gustatzen zait kirolezko bideoak ikustea, asko ikasten dut horrela. Etxean nagoenean telebista piztu edo ordenagailua hartzen dut eta Youtubera sartzen naiz profesionalen bideoak ondo aztertzeko. Adibidez, Bartzelonako entrenamenduak ikusten ditut eta zehaztasun guztiak aztertzen ditut. Oso baliagarria da niretzat.

-Zure taldekoek erraztasunak jartzen al dizkizute?

-Oso pozik nago Allerru taldean nire erara entrenatzen uzten didatelako. Iaz Hyundai Oarso Car taldearekin entrenatzen nuen batzuetan. Entrenatzaile batek nirekin bakarrik etortzen zen bizikletan ibiltzera. Aurten beraiekin lehiatzea eskaini zidaten baina nahiago izan nuen Allerru taldean geratzea.

-Eta parte hartzen dituzun txapelketetan modu berezi batean hartzen al zaituzte?

-Ez, beste mutilei bezala har-tzen naute eta nire ustez hala behar du izan. Hori bai, Espainiako txapelketetara joateko deialdiak egiten dituztenean inoiz ez didate deitu, nahiz eta emaitzak aztertuta joateko merituak egin ditudan. Hori ez da bidezkoa.

-Futbolean beti talde berdinean jokatu al duzu?

-Aurten iritsi naiz S.A.N.S.E. taldera eta bertan Jesuitak ikastetxeko lagunekin joka-tzeko aukera daukat. Lehen Sporting de Herrera taldean nengoen, baina ez zitzaidan asko gustatzen entrenamenduak oso suabeak zirelako. Antiguoko taldera joateko aukera ere izan nuen duela urte batzuk. Gurasoekin ibili ziren hizketan baina hara joatekotan ez zidaten uzten txirrindularitzan jarraitzea. Momentuan gurasoek ez zidaten ezer esan. Urte batzuk geroago kontatu zidaten eta asko haserretu nintzen.

-Hainbeste kirol eginda denbora libre gutxi izango duzu...

-Beno, eskolara bakarrik goizetan joaten naiz. Arratsaldetan, atseden hartu eta gero, entrenatzera joaten naiz.

-Beste kirolik egiten al duzu?

-Lehen esan dudan moduan eskalatzea eta eskiatzea gustatzen zait. Orain igeriketan hasi behar naizela esaten dit amak. Pare bat triatloietan ere parte hartu dut, baina distantzia motzetan, gazteen-tzat direnak. Nire hurrengo erronka 'Quebrantahuesos' lasterketa ospetsuan parte hartzea da. Ekainean izango da eta han egongo naiz.


Vocento
© Copyright DIARIOVASCO.COM Sociedad Vascongada de Publicaciones, S.A.

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.