Diario Vasco

Hemeroteca | Martes, 16 de enero 2018

«Mundu oso bat dago xake taula baten barruan»

Bigarren mailako Gipuzkoako txapelketa irabazi du Aritz Abalia, Gros Xake Taldeko hamasei urteko donostiarrak

NOTICIA DE Iosu Gorrotxategi
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
«Mundu oso bat dago xake taula baten barruan»

Gros Xake Taldeko koloreak defendatzen dituen Aritz Abalia nagusitu da aurten bigarren mailako Gipuzkoako txapelketan. Aurkariei ez die inongo aukerarik eman eta jokatu dituen zazpi partidak bata bestearen atzetik irabazi ditu zazpi larunbatetan. Merezimendu osoz lortu du txapela eta berarekin egon gara aste honetan bere taldeak Anoetako estadiotik metro gutxira duen aretoan.  

-Bigarren mailako Gipuzkoako txapelketan partida guztiak irabazi eta gero, nola zaude?

-Oso pozik nago egin dudan lanarekin. Egia esateko, ez nuen espero partida denak irabaztea. Oso gauza zaila zen eta hasiera batean, egia esateko, nire helburua lehen mailara igotzea zen. Helburu hori lortzeko bost puntu egin behar nituen eta azkenean zazpi egin ditut. Uste buena baino gehiago beraz...

-Zu izan al zara partida guztiak irabazi dituen bakarra?

-Bai, hori da. Ni izan naiz bakarra. Partida onak atera zaizkit eta nire mailako lagunei irabaztea lortu dut.  

-Hala ere, ez zara Gros Xake Taldeko txapeldun bakarra izan, ezta?

-Ez, ez. Beste hiru taldekidek ere txapela atera dute. Markel Zuloagak irabazi du hirugarren mailan, Ramon Elduayenek kadete mailan eta azkenik, Iñigo Argandoña maisuak maila absolutuan.  Pozik amaitu dugu lortutako lau txapela horiekin.

-Xakea ezagutzen ez duenak pentsa lezake kirola baino, jolasa dela...

-Ez nuke jakingo esaten kirola zergatik den, baina gauza bat esango dizut: xakean burua landu egiten da. Ni etxean hasi nintzen jokatzen, aitaren eraginez. Berak erakutsi zizkidan lehen mugimenduak eta berarekin jokatu nituen lehen partidak.

-Eta noiz iritsi zinen Gros Xake Taldera?

-Gelaz kanpoko jarduera bat aukeratu behar izan nuenean, hau aukeratu nuen, nahiz eta orduan, oraindik ere, xakean interes handirik ez eduki. Hamaika urterekin edo, Gros Xake Taldean sartu nintzen eta orduan bai, serioago hasi nintzen.

-Sei urte daramatzazu talde honetan eta oso emaitza onak lortzen ari zara...

-Beno... Hasieran ni baino jokalari askoz hobeak zeuden, besteak beste, Kristian Santxez, Ramon Elduayen... Baina geroz eta gehiago jolasten hasi eta etengabe hobe-tzen joan naiz. Azken batean, jokatzen ikasten da.

-Zein izan da zure urterik onena?

-Infantil mailako bigarren urtea izan da orain arteko onena. Gipuzkoako txapelketa irabazteaz gain, bigarren izan nintzen Euskadikoan. Zuzeneko partida irabazi nion Ander Salgado arabarrari, baina berak puntu gehiago egin eta txapela eraman zuen.

-Espainiako txapelketara joan zinen gero...

-Bitan izan naiz Espainiako txapelketan. Urte hartan 66. postuan amaitu nuen Galiziako Padron  herrian. Beste emaitzari dagokionean, hobe ezer ez esatea, izan ere, gaizki aritu nintzen kadete mailako lehen urtean, Granadako Salobreña herrian.

-Zenbat ordu eskaintzen dizkiozu xakeari?

-Uda garaian, eskolarik ez dagoenean, ordu bete inguru eskaintzen diot egunero. Neguan, aldiz, astean bitan etor-tzen naiz klubera, ordu eta erdi ostiraletan eta bi ordu larunbatetan. Larunbatetan ariketa batzuk eta gure partiden berrikusketa egiten dugu. Ostiraletan, aldiz, problemak jartzen dizkigute.

-Astelehenetan, gainera, euskal jokalari onenek etxetik egiten duzue klasea Rafa Ibarrarekin, ezta?

-Asko ikasten ari gara berarekin, baina joan den astelehenean ez nintzen oso adi egon. Azterketak izan ditugu eskolan eta badakizu...

-Zergatik gustatzen zaizu xakea?

-Ez dakit. Nire adineko gazte askori futbola gustatzen zaien bezala, niri xakea gustatzen zait. Ez dakit zergatik gustatzen zaidan, baina jokatzen ondo pasatzen dut, nahiz eta lau orduz jarraian jokatzen egon. Ez naiz asper-tzen.  Mundu oso bat dago xake taula baten barruan eta mugimendu bakoitzak bere zentzua dauka.

-Zein da zure helburua denboraldi honetan?

-Benidormera joan nahi dugu Espainiako kluben arteko txapelketa jokatzera. Eta horretarako garaipena lortu beharko dugu datorren asteburu honetan Gasteizen, Euskadiko txapelketan. Talde asko bilduko gara han, baina Sestao eta Santurtzi izango dira aurkari gogorrenak. Talde ona daukagu eta helburua lor dezakegula uste dut.

-Zenbat xakelari joango zarete Gros Xake Taldekoak?

-Talde bakoitzeko lau joango gara, maila desberdinekoak, eta gutako bakoitzak mahai batean jokatuko du. Bakoi-tzak lau partida jokatuko ditu, baina oraindik ez dakit zenbat iraungo duen bakoitzak. Normalean ordu eta erdikoak izaten dira eta mugimendu bakoitzarekin beste 30 segundo gehitzen zaizkio erlojuari. Oraingoan, edozein modutan, uste dut ordu erdiko partidak izango direla eta hamar segundo gehituko zaizkiola mugimendu bakoitzarekin.

-Ikastolan zer esaten dizute lagunek?

-Irakasleek esan didate burua lantzeko ona dela xakea, baina ez da beti egia xakelariak azkarragoak garenik.

-Noiz arte jokatzeko asmoa duzu?

-Bizitza osoan jokatu nahiko nuke. Beti. Geroz eta hobea izaten saiatu nahi dut.

-Gipuzkoan Iñigo Argandoña nazioarteko maisuaren kasua daukagu. Maila horretara iristea zaila izango da, ezta?

-Bai, oso zaila da eta oraindik ere asko hobetu eta ikasi behar dut. Ordu asko sartzeaz gain,  dohain berezi bat behar da hain urrutira iristeko. Eta nik ez daukat dohain hori. Gure taldean badago mutil bat, Iban Iturralde, hamar urtekoa, oso ondo jokatzen duena. Gutxi falta zaio guri ere irabazteko.



Vocento
© Copyright DIARIOVASCO.COM Sociedad Vascongada de Publicaciones, S.A.

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.