Diario Vasco

Hemeroteca | Domingo, 19 de agosto 2018

Batean kale, bestean bale

Garaipen bat eta porrot bat lortu ostean Zuma taldea lehen postuaren jabe egin da asteburu konplexu baten ondoren

NOTICIA DE Gure Sport
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Batean kale, bestean bale

Eta bosgarrena behin betikoa izan zen. Ohorezko Mailan, eta hurrengo

jardunaldian Irekierako ekuatorera iristen garelarik, talde guztiek ezagutzen dute dagoeneko porrotaren zapore garratza. Zuma GH, bere lehen konpromisoan gol-sorta egin zuena taularen gorenean finkatzeko, bigarren dueluan ezusteko porrota jaso zuen, nahiz eta lehen postuan jarraitzen duen. Ohorezko Mailan zein Lehen Mailan, kasu bakan bat kenduta, behean dauden taldeak esnatzeko eta jaitsiera saihesteko borrokan ez lo hartzeko balio izan du.

Ohorezko Mailan jardunaldia ostegunean hasi zen partida interesgarri batekin. Nahiz eta lehiakortasun handia dagoen partidetan sailkapeneko egoerak ez duen eragin handirik izaten, oraingoan bi taldeek taulan duten aldea hainbestekoa da nabaria izan zela desoreka. Zuma GH Ibarrako Margolariak taldearen aurrean gailendu zen irmotasunez (1-6) eta taulan duen lehen postuan finkatzeko baliatu zuen aukera, multzoko gainontzeko taldeek dituzten partida kopuru berarekin.

Hala ere, beasaindarrak erakutsi zuten nahiz eta fisikoki oso egoeran onean egon gizakiak direla eta bosgarren jardunaldiari zegokion norgehiagokan denboraldiko lehen porrota jaso zuten. Irimo Igeltzeritza liderrei denboraldiko lehen porrota oparitzeko gai izan zen (3-2) eta espero ez zuten garaipen hau arnasa hartzeko eta jaitsiera postuetatik ateratzeko aprobetxatu zuten. Bere aldetik, Zumak lehen postua mantentzen du, nahiz eta aldea murrizten duen eta bere jarraitzaileekiko partida bakarrera geratzen den.

Goialdean, Vascoplast behin betiko titulua lortzeko hautagaia dela baieztatu du. Donostiarrek garaipen garrantzitsua lortu zuten Knauf Aluminios Aleman taldearen aurka, beste urte batez liga hasiera indartsu baten ondoren trabatuta geratu dena, eta liderrarekiko partida bakarrera geratzen da, ohore handiko garaipenen bat etxeratu ondoren. Bere aldetik, Zumarragakoak, gorantz begiratuz hasi zirenak, behe aldera ere begiratzen hasi beharko dute, geroz eta gertuago baitituzte postu beroak.

Taularen goialdean kokatu da era berean Caf/Rte. Faro de Higuer. Nahiz eta nahi baina hasiera irregularragoa izan duten, pasa den jardunaldian garaipen garrantzitsua metatu zuten arerio zuzen baten aurrean, Relojeria Mikel, harrapatu eta taulan aurrera hartzeko aukera eman diena. Bere arerioaren aurrean 4-1eko garaipenak denboraldiaren hurrengo zatia konfiantzaz aurre egitea ahalbidetuko die.

Aipatzen genuen bezala, kasu bakanen bat kenduta, beheko talde guztiek puntuak batu eta jaitsiera saihesteko borrokan jarraitzeko aukera izateko balio izan zuen jardunaldiak. Añorga KKE taldeak geroz eta zailagoa du salbazioa, izan ere oraintxe bertan hiru partidetara du, Irekiera amaitzeko zazpi jardunaldi geratzen direnean. Edozein kasutan, taldeak duen kalitateari konpromisoa gehituko balie, ligako historian izan den igoaldi zailenetako bat egiteko garaiz izango lirateke.

Bere aldetik, LUKO eta No Mas Vellok gutxienez borrokan jarraitzea ahalbidetzen dien puntu bat lortu zuten. LUKOrena berdinketa entzutetsua izan da, izan ere txapelketako txapeldunordea den Lactureleren aurka lortu zuen eta horrek hurrengo jardunaldietarako konfiantza emango die. Berdinketa honek baieztatzen du gauzak ez direla espero bezala ateratzen ari txapeldunorde den taldean.

No Mas Vellori dagokionez, Covylsaren aurkako bere berdinketak ondorio bikoitza izan du. Alde batetik, aurreko jardunaldiak jasotako gol-sortaz errekuperatu dira eta, gainera, jaitsiera saihesteko borrokan arerio zuzen bat sartu dute. Izan ere, Covylsa azken jardunaldietan ahultzen hasi da eta erreakzio azkar bat behar du.

Hurrengo jardunaldirako hiru jardunaldi dira erakargarrienak. Behetik, baxurako duelua izango da taula ixten duten bi taldeen artean. Añorga KKEk No Mas Velloren aurka garaipena beharko du bere erreakzioarekin berehala hasi nahi badu eta bere aurkariak izan ditzakeen nerbioekin jokatzen du, izan ere hasiera batean puntuak batzea ez den beste ezer porrota izango litzateke oraindik punturik lortu ez duen talde honentzat. Urduritasunez betetako duelua, finean.

Interesgarriak izan daitezkeen bi partida klasiko ere izango dira. Taularen erdialdean, Ibarrako Margolariak izango da, pixkanaka behealdetik ateratzen ari dena, Knauf Aluminios Aleman taldearen aurka arituko da, pixkanaka gerturatzen ari zaiona. Puntu berdinekin, zazpi, ibilbide ezberdinak dituzten bi talde dira. Garaipenak egonkortasuna ematen du eta porrotak, atsekabeak.

Azkenik, hasiera batean jardunaldiak denboraldiko duelu garrantzitsuena utziko digu: Zuma Lacturaleren aurka. Pasa den urtean bi taldeak lehen postuetan izan ziren, Irekieran nahiz Itxieran. Beasaindarrek lidergoa defendatuko dute aurten puntu-puntuan ez dagoen arerio baten aurrean, nahiz eta neurria hartu dioten, eta hau izango litzateke titulurako borrokan sartzeko azken aukeretako bat. Oso interesgarria den norgehiagoka bat.

Lehen Mailako A multzoan, Rte.  Arregui Berastegik berearekin jarraitzen du, garaipenen pokerrak metatuz eta igoerarantz abiadura geldiezinean. Bere azken biktima pasa den urteko Bigarren Mailako garailea izan zen Amara KE izan da, 4-0 sendoarekin. Bi puntura Vulco dago, zalantzarik izan gabe partida konplexua gainditu zuelarik Cabo Rojoren aurka (4-1), txapelketako benetako errebelazioa izaten ari zena.  

Liderrarekiko bi partidetara, eta bigarrenarekiko bakarrera, Itxas Lur dago, Otxo Motxoren aurka duelu zaila salbatu zuena. Azken honek zortea aldeko duen bezain laster, beheko postuetatik aterako da ziurrenik. Eta adi AM Mediarekin. Donostiarrak, Lehen Mailan egiten ari diren lehen denboraldian, eta hasiera zail baten ondoren, goialdean sendotzen ari dira eta dagoeneko laugarren postuan dira.

Bitxikeria bada ere, multzoko lehen sei taldeak beraien arten lehiatuko dira hurrengo jardunaldian. Edo gauza bera dena, lehen seiak ere beraien artean jokatuko dute. Edo taula behin betiko eteten da, edo bildu egiten da Itxieraren bigarren zatian duelu zuzen mordoa egongo direlarik. Norgehiagoka guztietatik gehien atentzioa ematen duena lehen eta bigarren sailkatuen artekoa da. Liderrak irabazten badu, bigarren sailkatua bi partidako aldearekin utziko du. Berdinduko balute, biek beren postuak mantenduko lituzkete. Eta egungo bigarren sailkatuak irabaziko balu, lidergoa eskuratuko luke.

Lehen Mailako B multzoan, Machos XL bere arerioekiko beldurra izaten hasi da. Azken jardunaldian, 10 gol egin zizkion esperientzia duen Restaurante Mendizorrotzi, eta lehen postuan kokatzen da, hurrengo biktima zein izango den esperoan.

Loiolatarrak pasa den jardunaldiko porrotaren ostean erreakzionatu egin zuen eta bigarren postuari eutsi dio, The Wild Board taldeak bere bidearekin jarraitzen duen bitartean. Bere garaipen sendoari Berastegiren estropezua gehitu behar zaio, modu honetan hirugarren postuan mantentzen delarik. Behetik, Baireformasek denboraldiko lehen garaipena erdietsi zuen eta kasik jaitsieratik ateratzeko balio izan dio, azken laugarren postuan kokatu baita.

Multzo honetako lehen lau sailkatuak hurrengo jardunaldian euren artean aurrez aurre jarri nahi izan ditu patuak. Eta, gainera, modu zuzenean. Machos XL eta Loiolatarrak lehiatuko dira, alde batetik, eta bestetik The Wild Board eta Berastegik ere hiru puntuak bilatuko dituzte, taulako arerio zuzen bat atzean uzteko asmoz. Txapelketako ekuatorera iritsi garela ospatzeko oso partida onak.

Txapelketako asegurua

GURE SPORT-etik ohartarazten da denboraldi honetan ez dela beharrezkoa talde osoari asegurua egitea aseguruaren estalduraren abantailak izateko. Behin liga hasita, jokalariko 25 euro ordainduz, mugarik ez duen asegurua izan dezakezu. Antolakuntzarekin harremanetan jartzeko aukera dago polizaren baldintzak eta iraupena ezagutzeko.

Zure interesekoa bada, 25 euroko ekarpena egitea besterik ez duzu txapelketako ohiko kontuan (ondoko kontzeptua adieraziz: "ASEGURUA+JOKALARIAREN IZENA eta TALDEA") eta korreo bat bidali info@futbolsiete.com helbidera zuen interesa erakutsiz eta transferentziaren agiriarekin. Hurrengo jardunalditik aurrea aseguratuta egongo zarete!


RESULTADOS Y CLASIFICACIONES
Vocento
© Copyright DIARIOVASCO.COM Sociedad Vascongada de Publicaciones, S.A.

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.