Diario Vasco

Hemeroteca | Lunes, 18 de junio 2018

San Andres txapelketa arrakastatsua

Tolosak lortu du talde gipuzkoarren garaipen bakarra Eibarko Ipurua kiroldegian

NOTICIA DE Iosu Gorrotxategi
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
San Andres txapelketa arrakastatsua

San Andres eguna oso berezia da Eibarren. Bera da herriko patroia eta bere omenez goi mailako txapelketa antolatu ohi du Ipurua klubak.  Gimnasia erritmikoak aspalditik du bere tokia herriko kirol-jardueran urte bukaera honetan eta aurten ere talde ugari bildu dira Ipurua polikiroldegian gehien maite duten kirola egitera.     

Guztira, maila desberdineko 17 taldek parte hartu zuten San Andres txapelketan eta Espainiako txapelketari begira prestatzen ari diren ariketak erakutsi zituzten, hori baita denboraldiko helburu nagusia askorentzat.

Euskal talde onenak beste hainbat lekutatik etorritakoekin nahastu ziren, besteak beste, Kantabria, Errioxa, Valladolid eta Burgostik etorritakoekin, eta ikuskizun ederra eskaini zuten arratsalde osoan zehar. Eibartarrek kirol honekin gozatzeko aukera polita izan zuten berriro ere.

Emaitzei begiratuta, Tolosak garaipena lortu du infantil mailan, 21,4 punturekin. Bigarren izan da Ipurua (18,34) eta hirugarren Izar Leku (13,27). Podiuma guztiz gipuzkoarra, beraz. Alebin mailan, aldiz, bigarren tokiarekin konformatu behar izan dute Donosti taldekoaki 18,41 punturekin. Oskitxo taldeko gasteiztarrak izan dira garaileak eta Lagunak taldeko, bere aldetik, brontzezko domina lortu dute. Azken horiek ere kadete mailan nagusitu dira (16,85).

Emaitzekin jarraituz, Deportivo Valladolid taldeak irabazi du alebin mailan (19,7) eta Alaia Valle de Egues taldea izan da puntuaketarik altuena lortu duena infantiletan (18.35) eta seniorretan (22.06). Donostikoak bigarren izan dira infantiletan (18.08) eta hirugarren seniorretan (16.53).

Azkenik, junior mailan (24.02) zein lehen mailan (24.37) Sakoneta taldeko bizkaitarrak izan dira txapeldun. Juniorretan Izar Lekuk bigarren postua eskuratu du (21.97) eta hirugarrena Donostik (21.03). Lehen mailan bigarren tokian amaitu dute Ipuruakoak (21.2).



RESULTADOS Y CLASIFICACIONES
Vocento
© Copyright DIARIOVASCO.COM Sociedad Vascongada de Publicaciones, S.A.

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.