Diario Vasco

Hemeroteca | Lunes, 18 de junio 2018

Patinatzaile ugari Donostiako izotz gainean

Maila desberdinetan, Gipuzkoako txapeldunen izenak erabakitzeko balio izan zuen joan den larunbateko txapelketak

NOTICIA DE Iosu Gorrotxategi
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Patinatzaile ugari Donostiako izotz gainean

Izotz gaineko patinajeko Gipuzkoako irekia jokatu zen joan den larunbatean Donostian, baina gipuzkoar patinatzaileez gain, gure lurralde kanpoko beste asko ere bildu ziren hiriburuko Izotz Jauregian.    

Esan bezala, etxekoez gain, kanpotarrak ere bertan izan ziren izotz gainean den-dena ematen. Gasteiztik etorri ziren Bipolo taldeko gazteak, Iruñeatik Artic taldekoak; Logroñotik Rioja taldekoak eta Jacatik Aramón taldekoak.  Guztira, 70 patinatzaile baino gehiago, 10 eta 25 urte bitartekoak.

Hori gutxi balitz, nazioartean maila txukunean ari diren patinatzaileen lana ikusteko aukera izan zen Donostian, besteak beste, Elena Mangas, Idoia Fuentes edota Marta Garciarena.

Esan bezala, kirol eder honekin gozatzeko aukera eman zuen Donostiako irekiak eta Gipuzkoako patinatzailerik onenak nor diren erabaki zen bertan.

Lehen mailako junior mailan, Elena Mangasek lortu zuen lehen postua eta bigarren amaitu zuen Idoia Fuentesek. Bestalde, Novice Advance delako mailan, mutilen artean garaipena lortu zuen Bryan Masek  eta bigarren tokiarekin konformatu behar izan zuen Gaizka Madejonek. Neskei dagokienean, Amaia Romero igo zen podiumaren gorenera. Bigarren izan  zen Amaia Perez eta hirugarren Ane Oyarzabal.

Sailkapenekin jarraituz, Itsaso Dehesarentzat izan zen urrezko domina Basic Novice delako mailan, Elene Aramendi eta Naiara Juaristiren aurretik, eta bigarren mailan, aldiz, lehen postua bereganatu zuen Onintza Uzurrunzagak, Esther Iruretagoiana eta Sara Labayenen aurretik.

Infantil mailan, azkenik, Paula Berraondo izan zen nagusi. Bigarren eta hirugarren izan ziren Ane Madariaga eta June Bengoetxea. Debs mailan, Eneko Otero izan zen onena eta Euken Alberdik amaitu zuen bigarren tokian.

Sari banaketan, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak izan ziren Izotz Jauregian. Batetik, Mertxe Garmendia eta bestetik, Imanol Fernandez. Leire Landak ordezkatu zuen Udal Kirol Patronatua eta ez zuen hutsik egin Javier Fernandezek, Gipuzkoako Federazioko presidenteak.  


RESULTADOS Y CLASIFICACIONES
Vocento
© Copyright DIARIOVASCO.COM Sociedad Vascongada de Publicaciones, S.A.

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.