Diario Vasco

Hemeroteca | Domingo, 19 de agosto 2018

«Ikaragarriaizan zen Gasolekin entrenatzea»

207 zentimetroko luzera du Iñigo Sarasola donostiarrak 18 urterekin eta oraindik ere hazten jarraitzen du Easokoak

NOTICIA DE Iosu Gorrotxategi
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
«Ikaragarriaizan zen Gasolekin entrenatzea»

Joan den irailean Indonesiara joan da espainiar selekzioarekin, hiru hiruren kontrako modalitatean (3x3), munduko txapelketan parte har-tzera eta lehen aldiz EBA mailan jokatzen ari da aurten Easo taldearekin. Duela bi urte Pau Gasol handiarekin entrenatzeko aukera izan zuen eta hura bai, «ikaragarria» izan zela esan digu.

-Nolako esperientzia izan da 18 urte azpiko munduko txapelketa horretara joatea?

-Esperientzia berria izan da, izugarria. Indonesiako eta mundu osoko taldeen kontra jokatzea gauza polita izan da eta  tokia bera ere oso desberdina zen gurearekin alderatuz, nahiz eta ezagutzeko aukera gutxi izan. Egunen batean joan ginen supermerkatura eta, baina gomendatu ziguten gutxi ateratzea, kalean ez baitago kontrolik. Ez da oso hiri segurua.

-Noren kontra jokatu zenuten han?

-Alemania, Lituania eta Turkiaren kontra jokatu genuen, baina atentzioa eman zutenak, beti bezala, estatubatuarrak izan ziren, baita frantziarrak ere. Argentinarrak ez ziren oso handiak, baina bai oso borrokalariak. Horregatik irabazi zuten.

-Nolako emaitza lortu zenuten zuek?

-Hiru hiruren kontrako modalitate honetan, final laurdenetatik kanpo geratu izan da beti espainiar selekzioa, baina aurten lortu egin dugu hori historian lehen aldiz. Pena izan zen Lituaniaren kontra ez irabaztea. Garaipena eskura izan genuen eta ikaragarria zatekeen dominengatik borrokatu ahal izatea, baina hor geratu ginen.

-Zeintzuk dira modalitate honen ezaugarri nagusiak?

-Saski bakar batean jokatzen dute hiru jokalariz osatutako bi taldek eta saskiratzeek puntu bat ala bi balio dute. Horrez gain, birrinketa bakoi-tzak ere bi puntu balio zituen txapelketa honetan.

-Birrinketak egiteko abantaila handia da 207 zentimetroko luzera edukitzea...

-Bai, baina nik uste modalitate hau aproposagoa dela beste jokalari batzuentzat, bereziki ni bezain altuak ez direnentzat; baloiarekin azkar mugitu eta jaurtiketa ona dutenentzat errazagoa da.

-Nola daramazu hain luzea izatea?

-Egunerokotasunean arazo ugari daukat. Eskolako mahaiarekin, ohearekin, ateekin... Gainera, joaten naizen tokietan atentzioa dei-tzen dut beti. Jaio berria nin-tzela,  pediatrara eraman ninduten lehen aldian esan zieten gurasoei haur makrosomikoa  nintzela, hau da, ohi baino handiagoa izango nin-tzela. Betidanik egon naiz bataz bestekotik gora eta hamalau urterekin, hamabost zentimetro hazi nintzen urte bakarrean. Saskibaloian urte bat lehenago hasia nintzen.

-Aizu, zalantza batekin geratu naiz. Ohe berezia al daukazu?

-Egia esan, ohatze batean egiten dut lo nire anaia txikiarekin batera. Ea udaran  beste gela batera aldatzen naizen eta ohe handiagoa jar-tzen dugun. Oraingoa ere ez da txikia, baditu bi metro, baina txiki geratu zait eta oinak ohetik kanpo zintzilik gera-tzen zaizkit.

-Hazten jarraitzen al duzu?

-Jakartara joan nintzen pentsatuz 2,07 metro neur-tzen nituela, baina 2,10 metro neurtzen zituela zioen tipo batekin egon eta bera baino altuagoa nintzen ni. Ez dakit oinetako berriak izango ziren ala ez, baina kasua da zentimetro pare bat hazi naizela azkenaldian.

-Abantaila handia al da saskibaloian jokatzeko?

-Abantailak eta desabantailak ditu hain altu izateak. Begi bistakoa da ondo datorkidala puntuak egin eta erreboteak jasotzeko orduan, baina bestalde, beste guztiak ni baino txikiagoak eta azkarragoak dira. Oraintxe hasi naiz indar gehiago hartzen, baina orain arte beti izan naiz besteak baino motelagoa. Hori da, hain zuzen ere, gehien landu behar dudan alderdia.

-Nola lantzen duzu hori? Lan espezifikorik egiten al duzu?

-Bai. Uda honetan hasi naiz prestatzaile batekin lanean, serio, niretzat bereziki prestatutako ariketak egiten.

-Bataz beste, zenbat puntu egin eta errebote jasotzen dituzu?

-Aurten oso partida gutxi jokatu ditugu, baina iaz hamahiru puntu egin eta hamaika errebote hartzen nituen bataz beste. Balorazioan beti egoten nintzen hogeitik gora. Edozein modutan, hori iaz izan zen, nire adinekoekin jokatzen nuenean. Gauzak aurten zailagoak izango dira senior mailan. Nire altuerako jokalariak daude EBA ligan, ni baino indartsuagoak eta zaharragoak direnak.

-Zenbat partida jokatu dituzue orain arte?

-Abuztuaz geroztik gaude entrenatzen eta hirugarren partida jokatu dugu asteburu honetan. Momentuz, bi irabazi ditugu eta hobetzeko tarte handia dugula iruditzen zait. Talde gaztea gara.

-Jokatzeko aukera izan al duzu?

-Bai. Entrenatzaileak konfian-tza handia dauka nigan eta minutu asko ematen ari da.

-Zein da zuen helburua?

-Hasiera batean, mailari eustea da gure helburua talde gaztea eta berria garelako.

-Duela urte pare bat Federazioak antolatutako campus batean egon omen zinen Pau Gasolekin, ezta?

-Bai. Espainia mailako jokalari altuak joan ginen Madrilera eta han aste bat eman genuen. Gasol bitan etorri zen gurekin jokatzera.

-Eta zer sentitzen da horrelako jokalari handi batekin egotean?

-Txikitatik bera izan da nire jokalaririk gustukoena eta egi bihurtutako ametsa izan zen elkar ezagutzea. Gozatu egin nuen.

-Gomendiorik eman al zizuen?

-Gomendio onak eman zizkigun, bai, eta gora iristeko behetik hasi eta lan handia egin behar  dela esan zigun.

-Txapelaren bat jarri zenion, ala?

-Nik berari ez, baina berak niri bai. Hala ere, saskiratzeren bat lortu nuen bere aurrean. Gauza handia izan zen!

-NBAn jokatzeaz gain, eraztunak irabazten ari den jokalari batetaz ari gara hizketan. Zein da zure ametsa saskibaloi munduan?

-Printzipioz, ahalik eta denbora gehien jokatzea eta saskibaloiarekin gozatzea dira nire helburuak. Ikasketekin tartekatu nahi dut kirol hau eta hortik aurrera, egunen batean goi mailako talderen batean jokatu eta lortutako diruarekin unibertsitatea ordaindu ahalko banu, ba askoz hobeto.


Vocento
© Copyright DIARIOVASCO.COM Sociedad Vascongada de Publicaciones, S.A.

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.