Diario Vasco

Hemeroteca | Domingo, 19 de agosto 2018

Gol-sorta lehen postua eskuratzeko

Pasa den asteburuko euriteak kolore guztietako emaitzak ahalbidetu zituen denboraldiko laugarren jardunaldian

NOTICIA DE Gure Sport
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Gol-sorta lehen postua eskuratzeko

Bat baino gehiagok aitzakia bezala bota ahal izango du pasa den asteburuko eguraldi kaskarra, edo kategoria guztietan ez dagoela aurkari txikirik, baina egia dena da txapelketarik gabe bi aste igaro ondoren, talde batzuei ligara itzulerak hanka txarrarekin harrapatu dituela. Horrela uler daitezke izan ziren askotariko emaitzak, nahiz eta kasu batzuetan euriak eta haizeak eragina izan zezakeelarik.

Ohorezko Mailan, Zumarengan ez zuen batere eraginetik izan euriak. Beasaindarrak, egoera fisiko onean aurkitzen direnak nahiz eta txapelketa hasieran honetan izan dituzten bajak, denboraldiko lehen norgehiagokari garrantzitsua berme osoz aurre egin zioten. Parean, pasa den asteburura arte liderra izan zen Knauf Aluminios Aleman zuten. Zumarragakoak ez duten porrota ezagutzen ordura arte. Baina partidak ez zuen apenas kolorerik izan eta Zumak eskutxoa egin zion bere arerioari.

Garaipena Espainiako txapeldunarentzat baliagarria da berriz lehen postua bereganatzeko, eta hori gaur iluntzera arte partida bat gutxiago dutela, eta pasa den denboraldiko erritmoarekin jarraitzeko, non Irekiera eta Itxiera etxeratu zuten azkenean.

Bere aldetik, Knaufek dizkio buelta gehiagorik eman behar lehen postua galtzeari, izan ere liga hasiera honetan izaten ari diren emaitzak taularen goiko aldean mantentzea ahalbidetzen ari dira. Gainera, urteko lehen porrota kenduta, oraindik joko maila altua dute eta ziurrenik taularen goialdean borrokatzen jarraitzea ahalbidetuko die.

Aipatzen genuen bezala, liderrak gaur gauera bitarte gainontzeko taularen goialdeko arerioek baina partida bat gutxiago du. Ibarrako Margolarik taldearen aurka jokatu behar duena. Txapelketako partida klasiko bat da, Beasain eta Tolosako taldeak aurrez aurre dituelarik. Lehenengoak beste denboraldietako erritmo berean daude dagoeneko, bigarrenak denboraldi hasiera irregularra izan duten bitartean, baina bideratzea lortu dute, gehiago oraindik No Mas Vellori 8-0ko gol-sorta egin ondoren. Emaitza harrigarria da kategoria honetan.

Liderrak dituen puntu berberekin, baina partida bat gutxiagorekin, Relojeria Mikel aurkitzen da. Donostiarrak duela denbora asko bilatzen zuten ametsa egi bihurtzen ari dira aurten: kategoriari eusteagatik baino zerbait gehiagoren alde borrokatzea. Funtsa duen talde baten aurrean garaipen lortu zuen, 1-2 Lacturaleren aurka, eta une honetan 9 punturekin, behin betirako esan daiteke kategoriari eustea ez dela izango Irekiera honetako bere helburua.

Vascoplast ere taularen goialdean jarraitzen du. Pasa den urtean Azken Faserako txartela lortu zuten eta denboraldi honetan, dagoeneko ezustekoa ez delarik, itxaroten dakiten taldeen aurka jokatzea tokatu zaie. Partida konplexua izan zen azken jardunaldikoa, 2-3 egin zuen Añorga azkenaren aurka eta lehen bi sailkatuen lorratzean jarraitzen du.

Altuera hauetan, harritu egiten du Caf/Rte. Faro de Higuer eta Lacturale taularen erdialdean ikusteak, titulurako bi hautagai direnak, baina jardunaldiko ezusteen ondoren, azken partida galdu dute eta Zumak gaur gauean bere partida irabazten badu lidergotik bi partidara kokatuko lirateke. Hanka sartzeko tartea amaitu da bi talde hauentzat laugarren jardunaldian.

Behetik, Añorga KKE, nahiz eta hirugarrenaren aurka gutxigatik galdu zuen bere partida, hondoratu egin da bere markagailua estreinatu gabe eta salbazioa dagoeneko bi partidetara duelarik, jaitsieran dauden gainontzeko taldeak oraintxe bertan puntutan berdinduta dauden bitartean, 4, eta edozeinek erreakzionatu dezake edozein momentutan. No Mas Vello, LUKO eta Irimo jaitsi egingo lirateke oraintxe bertan. Irimoren kasuan, oztopo handia salbatu dute 3-2ko emaitzarekin LUKO Instalaciones bezalako arerio zuzen bat mendean hartuz.

Hurrengo jardunaldian taularen goialdean bi partida interesgarri izango dira. Vascoplast eta Knauf Aluminios Aleman, biak zazpi punturekin, aurrez aurre izango dira duelu batean eta galtzen duena goialdetik urrun samar geratuko litzateke.

Beste jardunaldi interesgarria Relojeria Mikel, liderraren lorratza jarraitzen saiatuko dena, eta Caf/Rte. Faro de Higuer aurrez aurre izango dituena izango da, azken honek ezin duelarik aukera gehiago pasatzen utzi eta erreakzionatu egin behar du taularen goialdera salto egiteko.

Lehen Mailako A multzoan Rte. Arregui Berastegik berearekin jarraitzen du eta txapelketaren hasieran honetan dagoeneko garaipenen pokerra du, nahiz eta egia den oraingo honetan behar baino gehiago sufritu zuela jaitsiera postuetan dagoen Solo Goles 2-3 mendean hartzeko. Gainera, liderraren jarraitzaileek ere ez duten hutsik egin eta beren norgehiagokak aurrera atera zituzten. Alde batetik Vulco, Disco Bar Egurri 8-1eko gol-sorta egin ziolarik, irabaziz gero taulan aurrea hartzeko aukera zuelarik, eta beste alde batetik Cabo Rojo, Lehen Mailan bere lehen esperientziaren ondoren bere hirugarren garaipena lortu zuena, 1-2 Amara KEren aurka, hau ere aurrea hartzeko jokatzen zuena.

Hurrengo jardunaldia liderrarentzat aproposa izan daiteke berriz ere. Hasteko, Amara KEren aurka jokatuko du, Bigarren Mailako txapelduna izan, baina gainera bere jarraitzaileak euren artean lehiatuko dute. Cabo Rojo eta Vulcok txispak aterako diren duelua sinatuko dute. Batzuen erasorako gaitasuna besteen defentsarako irmotasunaren aurka. Bistakoa dena da berdinketa ez dela, hasiera batean, baliagarria ez batentzat eta ezta bestearentzat ere.

Lehen Mailako B multzoan izan zen, Ohorezko Mailan bezalaxe, lider aldaketa. Loiolatarrak taldeak ezin izan zuen garaipenen pokerra sinatu eta ligako bere lehen porrota jaso zuen, 1-3, The Wild Boards taldearen aurka, laugarren postuan kokatzen dena.

Lider berria Machos XL da, beste gol-sorta bat egin zuena, oraingo honetan Jai Alai Jatetxearen aurka, eta bakarka lehen postuan geratzen da, eta amaieraraino taularen goialdean geratzeko asmoz.

Bigarren postuan kokatzen da Berastegi, Zurriburri mendean hartu zuelarik 3-0ko emaitzarekin. Talde konplexua da eta norgehiagoka erraza du hurrengo jardunaldian Garbera Sagardotegiaren aurka, bere aukerak jokatu zituena putzuz betetako zelai batean urteko lehen garaipena lortzeko eta azken postua uzteko.

Hurrengo jardunaldian liderra aurrez aurre izango da Restaurante Mendizorrotzekin, espero ez zuen hasiera eduki duen taldea, baina aurten beste denboraldietan baina hobeto hasi dela dirudi eta igoeraren alde borrokatuko du Irekiera amaiera bitarte. Behetik, Jai Alaia laugarren da eta Baireformasen aurka jokatuko du, azkena puntu bakar batekin, eta taularen beheraino hondoratzen saiatuko dena.


RESULTADOS Y CLASIFICACIONES
Vocento
© Copyright DIARIOVASCO.COM Sociedad Vascongada de Publicaciones, S.A.

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.