Diario Vasco

Hemeroteca | Lunes, 18 de junio 2018

«Judoari esker lurrera botatzen ikasi dut»

Mariasun Quiñones 16 urte izan arren Mariñoren lehen taldean aritzen da eta bere ametsa Realean jokatzea da

NOTICIA DE X.A.M.G.
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
«Judoari esker lurrera botatzen ikasi dut»

Mariasun Quiñonesen ametsa Realean jokatzea da. Atezaina da eta, momentuz, Mariñoren atea zaintzen du, baina Irungo taldean egindako lanari esker Euskadiko selekziorako urratsa eman du. Hala ere, futbola ez da bere pasio bakarra. Judoa ere maite du eta iaz zazpigarren sailkatu zen Espainiako Txapelketan. Judoko mugimenduak atezaina izateko lagungarriak izan direla dio, baino arte martziala albo batera utzita dauka. Denboraldi honetan, futbolean bakarrik ari-tzea erabaki du. Ahizpak, ordea, judoa eta futbola uztar-tzen ditu emaitza ezin hobeekin Espainiako judo txapelduna bait da.

Nola hasi da denboraldia?

- Orain arte, jokatutako bi partiduak irabazi ditugu.

16 urte izan arren, senior mailako neskekin jokatzen duzu...

-Hala da. Batzuk 27 urte dituzte, beste batzuk 23, 20... Adin guztietako jendea dago eta hori ona da hobetzeko.

¿Zer espero duzu aurtengo denboraldirako?

-Urte zaila izango da. Eibar eta Zarautz bigarren mailatik jeitsi dira eta asko borrokatu  beharko dugu. Hala era, talde ona dugula uste dut.

Zure adineko beste norbait al dago taldean?

-Nire ahizpa. Bikiak gara eta bera zentral moduan jolasten du, baino batzutan zelai erdian ibiltzen da ere.

Iaz Gipuzkoako jubenil onenari saria jaso zenuen...

-Hala da. Urte on bat egin nuen, gauzak oso ondo atera zitzazkidan eta Arrasaten jaso nuen saria. Etorkizun haundiko atezain bat nintzela esan zidaten.  

¿Urtean zehar Realarekin entrenatzen duzu?

-Bai. Aurten astelehenero joateko deitu didate.

¿Txapelketaren bat jokatu duzu beraiekin?

-Duela bi urte Gabonetako txapelketa bat jokatu nuen nagusien taldearekin. Bestalde, hiru hilabetero egiten dituzten deialditarako ere deitu naute eta bertan sortu zen taldearekin jokatu izan dut.

¿Urte askoan ikusten duzu zure burua Mariñon?

-Egia esan, Realak fitxatzea gustatuko litzaidake baina badakit ez dela erreza.

Euskadiko selekzioko partaidea zarela ere entzun dugu...

-Hala da. Iaz 18 urte azpikoentzako Bartzelonan jokatu zen Espainako txapelketan txapeldunorde izan ginen. Finalerdia Kataluinari irabazi genion eta finalean Andaluziaren kontra galdu genuen 1-0. Balear Irletako selekzioa izan zen laugarren partaidea.

 ¿Nola izan zen neurketa?

-Lapurreta bat izan zen. Entrenatzailea lur jota gelditu zen. Bost minuturen faltan, inolaz ere izan ez zen penalti bat adierazi zuten gure kontra. Minutu batzuk lehenago arbitroak gure jokalari bati kontuz ibiltzeko mehatxatu zion. Ondoren, area ertzean ateratako falta batetan, erdiratu zuten,Andaluziako jokalari bate gure jokalari batekin tupust egin, bere burua lurrera bota eta arbitroak penaltia adierazi zuen.

A ze pena...

-Okerrena ez zen hori izan. Ana Otxoak, gure atezainak, penaltia gelditu zuen baina aldaratzean eskua zapaldu zioten eta hori ikusita eta gure beste hiru jokalari lurrean egon arren, arbitroak jokoa jarraitzen utzi zuen eta azkenean gola sartu ziguten.

¿Zeintzu dira zure doaiak atezain gisa?

-Altua naiz eta horrek gauzak errazten dizkit. Atean  ondo mugitzen naizela uste dut eta eskuekin trebea naiz. Txikitatik judoa ere egiten izan dut eta horrek asko laguntzen dit neure burua lurrera bota eta ez minik hartzeko garaian.

¿Judoan ere maila altuko txapelketetan aritzen zara?

-Aurten ez baina iaz Espainako txapelketan  zazpigarren postua lortu nuen. Nere ahizpa  lehena izan zen eta Euskadi, taldekako sailkapenean, txapeldun izan zen.

¿Atezainen bat heredu gisa duzu?

-Nere anaia ere atezaina zen. 23 urte ditu eta Hondarribian eta Mariñon jokatu izan du. Hala ere neri betidanik gustatu izan zait atezain izatea.

¿Zer iruditzen zaizu Bravo?

-Oso gustoko dut. Ligako atezainik onenetakoa da.

¿Zu ere, bera bezala, oinekin ondo moldatzen zara?

-Tira,  hortxe hortxe. Ezkerrarekin arazotxoak ditut.

¿Amets egin al duzu inoiz  inoiz  berak sartu zuen bezalako gol bat sartzea?

-Bufff. Falta bat jaurtitzeko gai ikusten dut neure burua baina taldean jaurtitzaile hobeak ditugu.

¿Eta korner bat errematatzera igota azken minutuan?

-Bai, Palop bezala. ¿Zergatik ez?


Vocento
© Copyright DIARIOVASCO.COM Sociedad Vascongada de Publicaciones, S.A.

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.