Diario Vasco

Hemeroteca | Domingo, 19 de agosto 2018

Familia giroan kirola Z-Zrekin

Goierri Kirol Elkarteak urtero urriaren 12an antolatzen duen bizikleta ibilaldian 300 pertsonek parte hartu zuten

NOTICIA DE Marga Méndez
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Familia giroan kirola Z-Zrekin

Hotza zen Pilar eguneko goiza Zumarragan. 2 gradu markatzen zituen termometroak goizeko bederatzietan, baina berotasun ezak ez zituen 311 ausartak kikildu eta, bizikletara igota, kirola eginez berotzeko gogoa zuten.

Z-Z Urolako Trena Bizikletaz ibilaldiaren bederatzigarren edizioa beste behin familia giroko festa jendetsua izan zen. Espedizioko gazteenak 3 urte zituen eta helduenak 70 inguru. Adinak askotarikoak ziren eta Z-Z parte hartzaile bakoitzari egokitutako hiru ibilbide ezberdin egitea planteatzen ari da, beti ere probaren filosofia errespetatuz: Zumarragatik Zumaiara doan trenbidearen ibilbide zaharretik pasatzea (hortik datoz lasterketaren izenaren bi 'zetak').  

Hiru bideak

Ibilbide guztientzat irteera berdina da: 'Pirulo' izeneko plaza, Urretxu eta Zumarraga artean kokatzen dena eta zonaldeko bizilagunek ondo ezagutzen dutena. Ibilbide luzeena 47 lagunek egin zuten, Azkoitia eta Lazkao artekoa, orotara 50 kilometro dituena.  Hurrengo ibilbideak 28 kilometro ditu eta Azkoitia arte doa eta, azkena, familia giroan egitekoa dena, haur eta helduentzat, 14 kilometro ditu eta Aizpurutxon amaitzen da.

"Lasterketa honen arrakastarekin oso pozik gaude, urtero gorantz doala ikusten dugulako. Oso ibilbide polita da eta familia izaera duena. Gainera, bidean indarrak hartzeko txorizoa, freskagarriak, frutak... eskaintzen ditugu. Eta horrek ere parte hartzaileak animatzen ditu", ziurtatu du SD Goierri taldeko lehendakaria den Javi Garcia de Andoinek.

Hainbeste lasterkarien artean, gaztetxo baten erorketa aipatu behar da, Zumarragako Ospitalera eraman zutena, baina arratsalderako alta jaso zuen eta, zorionez, dena ezusteko  batean eta zenbait zauritan geratu zen.


RESULTADOS Y CLASIFICACIONES
Vocento
© Copyright DIARIOVASCO.COM Sociedad Vascongada de Publicaciones, S.A.

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.