Diario Vasco

Hemeroteca | Domingo, 19 de agosto 2018

Sergio Roman izan da azkarrena

Bera izan zen onena 'Osasun mentalaren aldeko 5 miliak' lasterketan, Donostian

NOTICIA DE Marga Méndez / Iosu Gorrotxategi
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Sergio Roman izan da azkarrena

Agifes elkarteak eta Why Not? fundazioak antolatuta, 'Osasun mentalaren aldeko bost miliak' deritzon lasterketa jokatu zen igandean Donostian. Zortzi kilometro inguruko lasterketa izan zen eta mila korrikalaritik gora bildu ziren buruko gaixotasunen bat pairatzen dutenenganako elkartasuna erakustera. Antolatzaileak dortsalik gabe geratu ziren eta askok ezin izan zuten parte hartu ere egin.  

Helmugara ailegatzen lehenengoa izan zen Sergio Roman. Berak  24 minutu eta 48 segundotan osatu zituen lanak eta bere atzetik helmugaratu ziren, alde nabariarekin gainera, Mikel Albeniz (25.30) eta Ibai Alba (25.31). Nesken artean, Uxoa Irigoyen izan zen nagusi (30.05), Cristina Loeda (30.16) eta Karen Ortiz de Guinearen (31.28) aurretik.

Esan bezala, Agifes, Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkartea, eta Why Not? fundazioak antolatu zuten lasterketa hau. Gipuzkoako gizarteko pertsona eta talde ezagunen babesa izan zuen ekimena, besteak beste, La Oreja de Van Gogh musika taldeko partaideena eta Akelarre jatetxeko jabe den Pedro Subijana sukaldari bikainarena.

Hitzordua Ordizian

Horrez gain, asteburuak beste lasterketa bat ere utzi digu. Imazen Oroimenezko Lasterketa jokatu zen Ordizian eta bertan, afrikar jatorriko atletak izan ziren nagusi. Eduardo Gallego izan zen helmugan lehen gipuzkoarra, seigarren postuan, 32 minutu eta 38 segundoko korrikaldiaren ostean. Emakumezkoen artean ere, afrikar batek irabazi zuen, Iruñan bizi den Salima Charcik (36.38) eta  bigarren amaitu zuen Claudia Behobidek (38.25). Herriko Izaro Rubiorentzat izan zen hirugarren tokia (39.39).


RESULTADOS Y CLASIFICACIONES
Vocento
© Copyright DIARIOVASCO.COM Sociedad Vascongada de Publicaciones, S.A.

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.