Diario Vasco

Hemeroteca | Domingo, 19 de agosto 2018

Indartsu hasi da Relojeria Mikel taldea

Urteko lehen etenaldira taularen gorenean iritsi nahi dute donostiarrek

NOTICIA DE Gure Sport
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Indartsu hasi da Relojeria Mikel taldea

Gipuzkoako Futbol-7ko ligetan baloia dagoeneko hasi da biraka. Pasa den asteburuaz geroztik 150 talde baino gehiago dira Gipuzkoako zelai askotan helburu ezberdinen alde borrokan ari direnak. Ohikoa den moduan, lehen jardunalditik emaitza harrigarriak ikusten ari gara. Edozein modutan, batzuk zein besteek hurrengo asteburuan partida ona egitea bilatzen dute eta markatutako helburua lortzeko aukerak oso-osorik dituztela iristea denboraldiko ligako lehen etenaldira.

Ohorezko Mailan, pasa den asteburuan aipatzen genuen bezala, norgehiagoka interesgarrienetako bat Relojeria Mikel eta Añorga KKE aurrez aurre jarri zituena izan zen. Donostiarrak indartsu hasi dira, aurten kategoriari eusteagatik baino zerbait gehiagoren alde borrokatu dezaketela badakitelako, bere arerioari 5-2koa egin baitzion. Lehen postuan koka-tzeko aukera eman die emaitza honek eta ziurrenik hasi bezain laster arerio zuzena izango den talde bat taularen behera bidaltzea. Xabi Aizpuru eta konpainiak hurrengo jardunaldian puntuak batu behar ditu beraientzat Irekiera luzeegia ez izateko.

Multzoko oilarren arteko partida, Zuma eta Vascoplasten artekoa, beasaindarren garaipenarekin amaitu zen 4-2ko emaitzarekin. Egungo txapeldunek ez zuten sorpresarako tarterik utzi eta hemendik hiru astera arte duten ligako konpromiso bakarra salbatu zuten, ez ahaleginik gabe, izan ere hurrengo jardunaldian ez dute partidarik izango. Bere aldetik, Vascoplastek, porrotaz haratago, ligarako dituen aukera errealak neurtzeko erabili dezake partida. Bere kasuan ere, pasa den urtean hirugarrenak geratu zirelako, helburu garrantzitsu baten alde borrokatu dezakete.

Gogotik izerditu behar izan zuen beste talde bat bere partida aurrera ateratzeko Lacturale izan zen. Betiko hautagaia, pasa den denboraldian behin-tzat, igo berrian den talde baten aurrean, No Mas Vello, partida irabazi zuen, nahiz eta asko zaildu zuen. Talde hau kategorian estreinatzen zen, nahiz eta esan genuen pasa den astean maila honetan aritu diren jokalariak dituela. Partida ona eta, oraingoz, lehen estropezutik bizirik atera dira.

Igo berriak diren lau taldeetatik, hasiera honetan bik puntu bat lortu zuten. Alde batetik, Knauf, ez zen kikildu kategoria gorenerako itzuleran Gipuzkoako Kopako egungo txapeldunaren aurrean eta binako berdinketa sinatu zuen Covylsaren aurka, multzoan geroz eta sendotuagoa dagoena. Posible bada meritu handiagoa du Instalaciones eta Ibarrako Margolariak, iraganeko K2, beti titulurako hautagaien arteko hirunako berdinketa. Donostiarrak, denboraldi honetarako zenbait jokalari berreskuratu dituztelarik, ilusioan oinarritzen dira ez jaisteko borrokan. Oraingoz, hasteko berdinketa ona lortu dute.

Hurrengo jardunaldiak ere oso partida interesgarriak utziko dizkigu, izan ere aurten kategoria pil-pilean dago. Zuma eta Ibarrako Margolariak taldeen arteko norgehiagoka atzeratuta geratu da, baina partida erakargarriak geratzen dira hala  ere. Egungo liderra den Relojeria Mikel Knaufen aurka lehiatuko da, apenas aukerarik eskain-tzen ez duen taldea bere lan eraso- tzailea dela eta. Eta kontran, Mitxel Badiolarekin, partida osoan aukera bakarra eginda norgehiagoka epaitu dezake.

Eta beste duelu interesgarri bat Lacturalek Caf/Rte. Faro de Higuer taldearen aurka jokatuko duena da. Lehenengoek baloratu ahal izango dute ea lehenengo jardunaldiko sufrimendua iragankorra izan zen edo taldeak beste zerbait behar duen. Bere aldeti, Borja Ruizen mutilek, garaipenarekin hasi zirenak hauek ere, garaipena bilatuko dute eta duela zenbait denboraldiko taldea izatera itzuli, tituluaren alde borrokatu eta Espainiako Azken Fasea berreskuratu zuenean.

Lehenengo Mailan ere argi geratu da ez dagoela arerio txikirik eta behar baino lehenago erortzen ez bada, kategoriari eustea oso garesti egongo da. A multzoan, Ohorezko Mailatik datorren Dulciplol taulako buruan da Bigarren Mailatik datorren Solo Goles taldeari 3-0 egin ondoren. Bere aldetik, jaitsi berriak eta igo berriak diren taldeen arteko dueluan, Iraupen ez zen AM Mediaren aurrean berdinketatik igaro, azken honek itxura ona eman zuelarik kategoriaren estreinaldian.

Gainontzean jardunaldian bi emai-tza nabarmendu behar dira. Alde batetik, Cabo Rojo urte askoren ondoren berriz ere Lehen Mailan da eta gogotik lan egin zuen 4-3 mendean har-tzeko Otxo Motxo, kategoriako klasikoa den taldea; eta beste alde batetik, Uniorren berdinketa Amara KEren aurka, pasa den urtean Bigarren Mailako txapelduna izan zena eta puntuen banaketan bien artean pozik geratu zen bakarra.

Hurrengo jardunaldian, Cafe Orereta, kategoria gorenera egin zuen saltoan porrota etxeratu zuena, AM Mediaren aurka arituko da; Unior, bere hasierarekin pozik geratu ez zena baina behintzat puntu bat etxeratzea lortu zuena, sentsazio onak berreskura-tzeko beharra duen Iraupenen aurka arituko da. Azkenean, egungo liderra den Dulciplolek bere postua defendatuko du Amara KEren aurka.

B multzoan, Kobatours Bidaiak indartsu hasi da eta 1-4eko emaitzarekin aurretik eraman zuen Baireformas, kategoriako bere estreinaldian ezusteko ez atsegina izan zuelarik. Restaurante Mendizorrotzek Zurriburriren aurrean jasotako porrota ere ezustekoa izan zen, Jai Alai Jatetxeak justizia osoz 2-0 mendean hartu zuen bitartean Garbera Sagardotegia. Multzoko gainontzeko dueluetan gutxigatik gailendu ziren.

Hurrengo jardunaldia aldekoa izan dezake Jai Alai eta Berastegirentzat, izan ere garaipenarekin hasi ziren sei taldeen artean markagailua estreinatu ez duten taldeen aurka lehiatuko diren bi talde bakarrak direlarik. Beste lau taldeak beraien artean arituko dira. Liderra den Kobatoursek partida konplexua du Machos XL taldearen aurka, Zurriburri beti konplexua den Loiolatarraren aurka arituko den bitartean.

Bigarren Mailako A multzoan, Krak Taberna Urretxu da taulako buruan Estanco Mendizabali egindako 5-1 irmoaren ondoren. Opel Garaje Ingles ere, nahiz eta taldean berrikuntza ugari dituen, indartsu hasi zen (3-6) Y Ahora que! taldearen aurka. Hurrengo astean hirugarrena laugarrenaren aurka arituko dira: Etxadi Charcuteria Agreda Bar taldearen aurka.

B multzoan, Salto da arerio indar-tsuena El Cocinas taldearen aurka 7-2 egin ondoren, gorenean atzetik dituelarik Betelu Vending (6-4 eginez Horgobisari) eta Ampo Soccer (2-0 eginez Ulerturi). Atentzioa ematen du multzoko hiru partida berdinketarekin amaitu zirela eta horietatik bi emaitza berberarekin (4-4). Salto bigarren jardunaldian aurrez aurre izango da Garbera Tximuak taldearekin, berdinketarekin hasi zena.

C multzoan Oianumme, ACD Aieteri 5-1 eginez eta Pasteleria Eceiza,  4-1 eginez Compro Oro Mamuti, taularen buruan dira, non bosnako berdinketa izan zen Txomin Cybertranck eta Top Climaren artean. Hurrengo astean Oianume Centro Medico Urbietaren aurka lehiatuko da, garaipenarekin hasi zena.

D multzoan, Bataplan Discok frogatzen jarraitzen golak lortzeko duen usaimena ez duela galdu eta Arkaitza DMren aurka 6-1 irmoarekin hasi zuen. Multzo honetan ere berdinketa bakarra izan zen, eta harrigarria bada berdinketa bosnakoa izatea, ez da gutxiagorako norgehiagoka kategoria honetan golik gabe amaitzea. Kai Aito eta Berazadi izan diren golik gabeko berdinketa sinatu zutenak. Bataplan Discok lidergoa defendatu zuen Restaurante Anastasioren aurka, garaipenarekin hasi zena hau ere.

Hurrengo jardunaldiaren ostean, ligak geldialdia izango du urriaren 12 eta 13an eta urriaren erdialdean hasiko da berriz ere martxan.


RESULTADOS Y CLASIFICACIONES
Vocento
© Copyright DIARIOVASCO.COM Sociedad Vascongada de Publicaciones, S.A.

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.