Diario Vasco

Hemeroteca | Lunes, 18 de junio 2018

Zuma, titulua berresteko pausu bakarrera

Garaipen bakar batek eta beste zelaietan aldeko emaitzak emanez gero, txapeldun bihurtu ditzake hiru jardunalditara

NOTICIA DE Gure Sport
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Zuma, titulua berresteko pausu bakarrera

Nahiz eta ez zen txapelketara itzulera, azken jardunaldiak berriz ere hainbat emaitza harrigarri utzi dizkigu. Batzuk bi jardunalditan beren aukera guztiak galdu dituzte. Beste batzuk, aldiz, atsedenaldia hartu baino lehenago galduta zeuden eta orain kategoriari eusteko aukera errealak dituzte. Egia den gauza bakarra da hiru jardunaldi bakarrik falta direla liga amaitzeko, ez dago txapeldunik eta ez dago kategoriari eusten diola baieztatuta duen talderik. Hori bai, batzuk, Ohorezko Mailako liderra kasu, orduak kontatzen dituzte lortzeko.

Izan ere, Zuma pasa den urtean lortutako Itxierako titulua berresteko pausu bakarrera dago eta berriz eta duela zenbait denboraldi lortu zutena berriz ere lortzeko, bi Itxiera eta Irekiera bat modu jarraian lortzea. Orduan, Collado Villalbako Azken Fasean gailentzea lortu zuten eta orain, hiru jardunaldi hauetan titulua baieztatuz gero, garaipenaren bila joango dira hurrengo ekainaren 15ean Bilbon.

Beasaindarrak 3-0 mendean hartu zuten Ahalman eta matematikak egiten hasi dira garaipena noiz baieztatu dezaketen jakiteko. Lehenengo aukera hurrengo astekoa izango litzateke. Lacturale erori eta beraiek jardunaldiko partida eta atzeratutakoa irabaziz gero, 6 puntuko errenta edukiko lukete jokatzeko bi jardunaldi geratuko liratekeenean. Horrela ez balitz gertatuko, azken aurreko jardunaldia behin betikoa izango litzateke, izan ere kasu horretan puntuak batzea soilik beharko lukete, hiru puntu izan gabe. Oraingoz, Caf/Rte. Faro de Higuerren bakarrik pentsatzen dute, euren hurrengo aurkaria.

Berdeen txapela oraindik saihesteko, Lacturalek puntuak hirunaka batzen joan behar du eta ez du partida erraza izango hurrengo jardunaldian, izan ere K2&66 Tabernak taldearen aurka lehiatuko da. Tolosarrak Aste Santuetatik hanka aldatuta itzuli dira eta azken jardunaldian Vascoplasten aurka partida galdu ondoren, Azken Faseko postuetan ere ez daude. Erantzun azkarra behar dute liga amaierara aukerekin iristeko.

Salbazioa eskuan dutela, Vascoplastek azken hiru jardunaldietan Azken Faserako  sailkatzeko borrokatuko du, lehen aldiz bere ibilbide osoan. Asko aldatu dira gauzak pasa den denboraldian jaitsierarekin amaitu zuen talde honek orain liga amaieran pentsa ezina zen sari batekin bukatzeko. Hurrengo jardunaldian Rte. Arregiren izango da aurrez aurre, taularen erdialdeko taldea dena eta sailkatzeko estutasunik gabe jokatuko duena.

Behetik, Kobatoursek beste porrot bat batu zuen eta kategoriari eusten diola baieztatzea geroz eta zailagoa du, Añorga KKEk borrokan jarraitzeko hil ala biziko garaipena etxeratu zuen bitartean. Iraupen mendean hartu zuen 3-2, oharkabetu beharko ez lukeena izan ere postuak galtzen ari da jardunaldiz jardunaldi, eta oraindik partida bat du atzeratuta, hori bai, multzoko liderraren aurka. Hurrengo jardunaldian Relojeria Mikelen aurka jokatuko du, ziur aski oso bizia izango den partidan.

Lehen Mailako A multzoan, buruan gauzak argitu gabe jarraitzen dute. Cafe Orereta, pasa den denboraldian lehen postua berreskuratu zuen taldea, ez zen berdinketatik (4-4) pasatu DDCren aurka, baina lidergoa mantentzea lortu zuen, izan ere LUKO multzoko benetako erraldoi hiltzaileak diren Otxo Motxok ezustean harrapatu zuen, 3-2 galduz.

Behetik, etenalditik erdi hilda iritsi zen Uniorrek jarraian bi garaipen metatu ditu eta salbaziotik puntu bakarrera geratu da. Donostiarrak behin betirako kategoriari eusten saiatuko dira eta bigarren denboraldiz jarraian talde igogailua izateari utzi. Multzoan gauzak estututa daude, eta kategoria salbatzen duten bi taldeak DDC, liderraren aurka berdinketa lortu duen taldea, eta Otxo Motxo, lehen hiru sailkatuetatik bi mendean hartzeko gai dena.

B multzoan gauzak pixka bat argiago daude. Behintzat liderraren-tzat. Irimo Igeltzeritzak partida konplexua aurrera ateratzea lortu zuen Laket Tabernaren aurrean (0-2) eta jardunaldiko gainontzeko emaitzak alde izan zituen. Bigarren eta hirugarren sailkatuen porrotak sei eta zazpi puntuko aldea uzten die, hurrenez hurren. Hain zuzen ere, hurrengo jardunaldian hirugarrenaren aurka arituko da, Zurriburri, eta beraz berdinketa ere baliagarria izan daiteke Ohorezko Mailara igoera lortzeko.

A multzoan Otxo Motxo bezalaxe, pasa den astean aipatu genuen Bar Pello ez zela arerio erraza, eta azken jardunaldian bigarren sailkatuan mendean hartuz frogatu du. Donostiako Antigua auzoko jokalariek garaipen morala lortu berri dute eta, gainera, jaitsiera postuetatik ateratzea lortu dute Itxiera osoan lehen aldiz.

Hurrengo jardunaldiko ia partida guztiak bere interesa dute multzo honetan. Lehena hirugarrenaren aurka arituko da, kategoria salba-tzeko dauden lehen bi taldeak jaisteko daudenen aurka, eta bigarren sailkatua den Emaneurreren partida ere bai, Marea Goraren aurka arituko dena, eta bigarrenen garaipenaren kasuan, taulan aurrea hartuko liekeena. Denboraldi amaierarako emozio gehiago ezinezkoa da.

Bigarren Mailako A multzoan gorenean etsaitasunak jarraitzen du. Disco Bar Egur lehen postuan finkatuta dago azkenaren aurka landutako garaipena (4-2) eskuratu ondoren eta, gainera, aldea ateratzea lortu du Garbera Tximuak eta Bar La Ceparen berdinketa zoroaren (4-4) ostean.

B multzoan Garbera Sagardotegiak sufritu egin behar izan zuen gutxigatik jaitsiera postuan dagoen Begiaundi Mendiola mendean har-tzeko, eta bere lidergoak ameskeria  izaten jarraitzen du. Hirugarren sailkatuarekiko zortzi puntuko aldearekin, apustu etxeetan oso gutxi ordaintzen da gorrien igoerarengatik. Solo Goles, puntu bakarrera, Autobuses taldearen aurka lehiatuko da eta ez litzateke harritzekoa izango jardunaldia gorenean amaitzea.

C multzoan, bere burua igota ikusten duen Amara KE taldeak lehen bi puntuei ihes egiten utzi zien Itxieran. Ez litzateke fidatu behar, izan ere hurrengo jardunaldian bigarren sailkatuaren aurka arituko da. Porrot batek iraganeko mamuak gogoraraziko lizkioke Hirugarren Mailarako igoera bilatzen duen talde honi.

Eta azkenik, D multzoan, lehen hiru sailkatuek (The Wild Boards, AM Media eta Baireformas), igoera jokoan dutenak, beren partidak aurrera atera zituzten, nahiz eta liderra kenduta gainontzekoek gutxigatik lortu zuten.

Hirugarren Mailan, amaierara iristeko hiru jardunaldi falta direnean inork ez du igoera bermatuta, nahiz eta zazpi puntuko aldearekin hirugarrenarekiko Casa Mauleon eta Ampo Soccer, B multzoan, hurrengo jardunaldian baieztatu dezaketen. Zorte on denei!!!


RESULTADOS Y CLASIFICACIONES
Vocento
© Copyright DIARIOVASCO.COM Sociedad Vascongada de Publicaciones, S.A.

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.