Diario Vasco

Hemeroteca | Sábado, 30 de agosto 2014

«Uretan erlaxatu eta denaz ahazten naiz»

Lehiatzea asko gustatzen zaio eta bere gorputzari geroz eta gehiago eskatzea. Aurten bere helburua Espainiako txapelketan parte hartu ahal izatea da

NOTICIA DE Marga Méndez
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
«Uretan erlaxatu eta denaz ahazten naiz»

Itziar Abadek Easo Klubarekin entrenatzen du Anoetako igerilekuan. :: pablo gómez

Itziar Abadek 16 urte ditu eta bere hobetzeko grina sekulakoa da. Uretan denbora asko pasatzen du, izan ere aurtengo denboraldirako helburu handi bat du: Espainiako Igeriketa Txapelketan parte hartzeko aukeratuetako bat izatea. Entrenatzen ari ez denean Rihannaren musika entzutea gustatzen zaio eta bere lagunekin egotea.

Gainera, oso ikasle ona da eta dena egin ahal izateko oso ondo antolatzen duela bere bizitza ziurtatzen du. Lerro hauetatik zorte handia opa diogu bere helburua lortu dezan. Ziur lortuko duela. Gaitasunak eta entrenatzaile onak behintzat ez zaizkio falta. Horietako bat, Junkal Irigoien, Eason hezitako nazioarteko igerilaria eta zenbait errekor absolutu dituena bizkar-igeriketan eta tximeleta estiloan, eta marka onak egiten asko lagunduko diona.

- Noiztik zabiltza igeriketan?

- Nire anai-arrebekin hasi nintzen 5 urte nituenean. Orduan ez zer serioa, familia giroan praktika-tzekoa baizik.

- Eta noiz erabaki zenuen modu serioagoan hartuko zenuela?

- Duela lau urte. Futbola eta igeriketaren artean aukeratu behar izan nuen eta bigarrenaren alde egin nuen. Futbolean ikastetxean aritzen nintzen, Amara Berrin, eta erdigunean jokatzen nuen. Ez nin-tzen txarto aritzen, baina nire betiko kirola aukeratzea erabaki nuen, igeriketa. Eta horrela sartu nin- tzen Eason.

- Norekin entrenatzen duzu?

- Bi entrenatzaile ditu: Pepe Alonso eta Junkal Irigoien dira eta biekin oso harreman ona daukat. Gainera, asko motibatzen naute.

- Astean zenbat aldiz entrenatzen duzu?

- Egunero entrenatzen dut, igandeetan izan ezik. Gutxi gora-behera hiru ordu entrenatzen ditut. Orain arte arratsaldeetan bakarrik joaten nintzen, baina orain goizetan ere joaten hasi naiz, gehiago hobetzeko.

- Oso gogorra egiten al zaizu entrenamendua?

-Nahiko gogorra da bai, baina ondo antolatzen dut nire bizitza, izan ere entrenamendura joan aurretik egiten ditut etxeko lanak, eta dezente ditut, izan ere 1. Batxilergoa ikasten ari naiz eta asko dago ikasteko.

- Zein da gehien gustatzen zaizun estiloa?

- Estiloak, batez ere, 200 metro estiloak, eta bizkar-igeriketa ere asko gustatzen zait.

- Eta gutxien gustatzen zaizun estiloa?

- Krola.

- Zein dira zure marka hoberenak?

- 200 metro estiloetan, 2:42 eta bular-igeriketan, 39:06.

- Eta zein da denboraldi honetarako duzun helburua?

- Euskadiko Txapelketara joateko gutxieneko markak lortu nahi ditut eta, batez ere, Espainiako Txapelketara joateko.

- Espainiako txapelketan parte hartzeko aukerak dituzula uste duzu?

- Zaila egongo da, baina asko gustatuko litzaidake. Espainiako bi txapelketa daude, urtarrilean egingo den negukoa eta udakoa, ekainean edo uztailean izaten dena. Hain zuzen ere, goizez ere entrenatzen hasi naiz hobeto prestatzeko. Nire entrenatzaileek uste dute aukerak izan ditzakedala eta, beraz, ikusi egin beharko dugu.

-Une honetan zure xede handiena da?

-Bai, dudarik gabe. Oraingoz amets egiten dut txapelketa handiekin parte hartzearekin. Benetako oparia izango litzateke Espainiako txapelketan izatea eta behin han egonda pixkanaka amets egiten jarraitu dezaket, pausoz pauso. Ez zait gustatzen epe luzean helburuak jartzea eta pixkanaka igotzen joan nahi dut.

- Zure gurasoek zer diote kirol honi egiten diozun dedikazioaz?

- Dena egunean ematen dudan bitartean arazorik ez dagoela esaten didate. Hori bai, ikasketak ondo eraman behar ditut.

- Entrenamenduek lagunekin egoteko edo beste zaletasun batzuk izateko denbora kentzen dizute?

- Ez, oso ondo antolatzen dut nire bizitza.

- Zein zaletasun dituzu?

- Lagunekin ateratzea, musika entzutea...

- Zein musika mota entzuten duzu?

- Batez ere pop musika, asko gustatzen zait Rihanna eta musika elektronikoa ere bai.

- Eta lagunek zer esaten dizute igeriketari eskaintzen diozun denboraz?

- Ez dute ulertzen nola entrenatu dezakedan hainbeste. Entrenatzen dudan guztia ikusita komentarioak egiten dituzte; «gutxienez Joko Olinpikoetara joango zara, ezta?»

- Zer ematen dizu igeriketak?

-Uretan denaz ahazten naiz, batez ere, azterketez, eta izan ditzakedan estutasunez. Asko erlaxatzen naiz uretan.

- Zein ezaugarri eduki behar dira igerilari ona izateko?

-Igeri egiteko eta entrenatzeko gogoa izatea. Nire ezaugarri hoberenak horiek dira, asko gustatzen zaidala igeri egitea eta igerilekura beti gogotsu joaten naizela, oso pozik. Nire gorputzari asko eskatzen diot, lehiatzea gustatzen zait eta nire buruari asko eskatzea.

- Bainujantzi berezirik al duzu igeri egiteko?

- Oso ona den bainujantzi bat dut eta txapelketa garrantzitsuetarako gordeta dut.

- Eta aldea nabarmentzen duzu horrelako material ona erabiltzen duzunean?

-Ez dakit psikologikoa izango den ala ez, baina nik hobeto egiten dut igeri. Bestelakoan, entrenatzaileak taldeari egiten dizkigun bainujan-tziekin igeri egiten dut.

- Berak egiten ditu bainujantziak?

- Bai, bai. Oso politak egiten ditu, kolore ezberdinetako oihalekin.

- Eta txanoak eta betaurrekoek berezitasunik al dute?

- Ez. Txanoak klubeko izena darama eta silikonazkoa da. Eta betaurrekoekin bi urte daramatzat, zaindu egiten ditudalako irauten didate: erabili ondoren ondo garbitzen ditut, sikatu eta kaxan sartzen ditut.

- Lehiakortasun handia al dago klubean?

- Ez, ez dago gehiegi. Gutxi gara eta elkarrekin ondo konpontzen gara. Giro ona dago.

-¿Zure bizitza profesionalean zein bide hartu nahiko zenuke?

- Medikuntza ikasi nahiko nuke, baina beno, lehen esan dizudan bezala, uretan eta ikasketetan nahiago dut pixkanaka joan, eta helburuak epe laburrean jartzea.


prueba

Vocento
© Copyright DIARIOVASCO.COM Sociedad Vascongada de Publicaciones, S.A.

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.