Diario Vasco

Hemeroteca | Lunes, 20 de mayo 2013

«Zorionak eman nahi dizkiet parte hartzaile guztiei»

Amaitu berri den denboraldiaren balantze baikorra egin du txapelketako presidenteak, Edorta Salegik, eta hurrengorako berrikuntzak iragarri ditu

NOTICIA DE Gure Sport
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
«Zorionak eman nahi dizkiet parte hartzaile guztiei»

Edorta Salegi. Txapelketako presidentea pozik agertu da joan berri den denboraldiaren nondik-norakoarekin. :: unciti

Kasik baloiak birak emateari utzi ez diola pasa den ekainaren 9an Berion amaitu zen Espainiako Azken Faseko denboraldiko azken partiden ondoren, Edorta Salegi, GURE SPORTeko zuzendariak, DIARIO VASCOko Futbol-7ko ligak antola-tzen dituen enpresa, dagoeneko buru belarri dabil hurrengo denboraldiaren prestaketa lanetan.

-Bi egun ere ez duzu atseden hartu...

-Atseden hartuko dut, baina hurrengo denboraldia martxan dagoenean. Azkenean, kalitatezko txapelketa bat eskaini nahi baduzu, nahiz eta denek bezala geuk ere geure akatsak izango ditugun, orain da, antolaketa garaian, asmatu behar den unea.

-Etorkizunaz hitz egiten hasi aurretik, amaitu den denboraldiari buruz zein balantze egiten duzu?

-Jendearekin izaten ari garen "feedbacka" oso baikorra izaten ari da, izan ere berrikuntza askorekin zetorren denboraldi bat amaitu dugu eta beldur pixka bat bagenuen, hainbeste urte sistema berarekin jardun ondoren, berrikuntza hauek gustukoak izango ez ote ziren. Gainera, urte garrantzitsua zen, ligen 15. urteurrena eta, uste dut, ikusten ari garenagatik, gehiengoak gustura amaitu duela.

-Zein motatako berrikuntzak zituen txapelketak?

-Lehiaketa arloan, bi berrikuntza. Alde batetik, kategoria berri baten sorrera, Ohorezko Mailarena. Horregatik, denboraldi honetan lau maila izan ditugu eta, gainera, multzo bakoitzeko taldeak 12ra jaitsi ditugu eta, beraz, taldeei eskatzen zitzaiena gehiago izan zen. Emaitzen bolada txar bat, mo-tza bada ere, behin betikoa izan daiteke, txapelketa bakoitzean, hau da, Irekieran eta Itxieran, 11 jardunaldi bakarrik izaki. Jendean an-tzeman dut lehiaketaren maila igo egin dela eta ez dituzu apenas aurkitzen partida aspergarriak.

-Eta txapelketaren beste berrikuntza zein da?

-Kopa. Ilusio handia egiten zigun proiektua zen eta aurten aurrera eramatea lortu dugu. Polita da, jaso dugun emaitza espero genuena baino handiagoa izan delako, azken jardunaldian 30 minutuko kanporaketekin, eta oso gustukoa izan den zerbait izan da, denboraldi osoan egindakoaren ezberdina delako. Hurrengo urtean ziur gaude errepikatuko dugula.

-Beste berrikuntzarik?

-Normala den bezala, jendeak guregan konfiantza izaten jarrai dezan, zerbait eskaintzen segi behar dugu. 15 urte betetzen genituela aprobetxatuz, merkatura salto egin genuen geure diseinu propioa zuen kirol marka batekin. Koolton izena du. Pasa den denboraldiko talde guztiek ekipazio bate edo polo bat jaso zuten eta kirol jertsea opari. Gustukoa izan da, baina azalpen bat eman nahiko nuke.

-Egin dezakezu...

-Bizitzan gauza askorekin gertatzen den bezala, lehenengo aldiz zerbait egiten denean ez da erraza izaten. Publikoki eskertu nahi duten taldeak izan duten pazientzia opariak jasotzerako orduan. Batek edo bestek oraindik ez du jaso eta hurrengo denboraldi hasieran jasoko du. Eskertzekoa da taldeen jarrera eta horregatik gustua ematen du horrelako ekitaldiak antolatzen jarraitzea.

-Eta etorkizunerako zer?

-Hurrengo urterako berrikuntza gehiago izango ditugu. Oraintxe bertan taldeen izen-emate prozesuan gabiltza bete-betean eta zenbakiak nola doazen ikusita, 180 talde inguru izango garela esan dezakegu, hau da, pasa den denboraldiko zenbakiak hobetuko ditugu.

-Zerbait eskainiko zaie opari?

-Txapelketan izena ematen duten talde guztiek txapelketako bi baloi ofizial jasotzen dituzte, hau da, ez daude erostera behartuta. Horretaz gain, atezainarentzat eskularru pare bat eta SMS mezuen doako bidalketa ere egiten zaie, hurrengo partida non, noiz eta noren aurka izango den jakin dezaten. Markaren batek ere aukera ikusi du eta baliteke hurrengo denboraldian marka hori izatea taldeak informatuko dituena hurrengo partidari buruz.

-Besterik?

-Ekainaren 30a baino lehen izen-ematea egiten duen taldeak hiru oparien artean aukeratu ahal izango du: ekipazioa, poloak eta kirol jertseak, edo zapatilentzat lekua duen maleta. Azkenean, nahiz eta ongi pasatzeko futbolaz ari garen, jendeari eta batez ere babesleei, jokalariak partidetara uniformearekin joatea gustatzen zaie. Seriotasun inpresioa ematen du.

-Eta badago hainbesteko aurrerapenarekin izena ematen duen talderik?

-Behin eta berriz esan dugu egun horretarako ditugun eskaera guztiak hurrengo denboraldi hasieran entregatuko ditugula. Uztailean zehar eskaera egiten dutenek abendura arte itxaron beharko dute. Gainera, izena ematen duten lehen 50 taldeei entrenatzaileentzat bi zira polar oparitzen dizkiegu. Eta jendeak, gauden egoeran egonda, ez du aukera pasatzen uzten.

-Egoitzez hitz egin dezagun. Errepikatu egingo al duzue?

-Hor ere instalazioen berraztertze fasean gaude bete-betean. Irisgarritasun arazoak ez dituzten egoitzak eta berrituak daudenak izaten saiatzen gara... Pasa den denboraldian Puio sartu genuen eta emaitza ona izan zen. Usurbilek ere harrera ona izan du. Aurreratu dezakedana, izenik eman gabe, bi egoitza dira: bat Bidasoaldean, taldeek asko eskatzen zutena, eta beste bat Goierri inguruan. Hemen oraingoz konplexuagoa dago egoitzak gehiago aurkitzea, baina geroz eta talde gehiago ditugu eta Beasainekin bakarrik ezingo dugu erantzun laster.  

-Eta nola erantzungo dute taldeek desplazamenduekin?

-Kasu hauetan inguru berekoak diren taldeekin osatuko genituzke multzoak, asko mugitu ez daitezen. Horrelaxe egin dugu, esate baterako, Zarautz inguruko taldeekin Hirugarren Mailan. Ia denak multzo berean zeuden.

-Hurrengo denboraldirako, beraz, taldeek nahikoa informazio eta berrikuntza badituzte...

-Eta gehiago ere emango dizkiegu. Denboraldian zehar baztertu ezin den eskaintza bat egingo dugu jokalari guztiek, atezainak barne, Futbol-7an jokatzeko beharrezkoa duten zerbaiti buruz. Baina ezin dut xehetasun gehiago eman. Jendean pentsatu dezala zer izan daitekeen. Prest dugunean, ohartaraziko diegu.

-Besterik?

-Gogoratu nahiko nieke taldeei eskaintzen ari garen guztiaren erakusketa ikus dezaketela geure egoitza zentralean, Lugaritz etorbidea 27 baxuan dagoena, Donostian. Bertara joan dezakete ekipazioak, maletak eta bestelakoak ikusteko. Eta, noski, guztiei uda zoriontsua opa diet.


Vocento
© Copyright DIARIOVASCO.COM DIGITAL VASCA, S.L.U.

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.