Arrakastatsua suertatu da, benetan arrakastatsua, joan den asteburuan Azpeitiako Garmendipe futbol zelaian jokatu den Iraurgi Cup izeneko txapelketaren bigarren edizioa. Ostiralean hasi eta igandera bitartean, alebin mailako 32 talde bildu dira Urola bailarako herri honetan eta gozatu ederra hartu dute denek, futbolarekin gora eta behera egun osoan zehar. Azkenean, hamaika partida jokatu ostean, Espanyolek eraman du garaipena, finalean Sevillari irabazi eta gero.
Kaiolan bizitzera ohitua dagoen txoria izan arren, hegan egiten jakin badakitela erakutsi dute perikitoek aurten Garmendipen. Iaz penaltietan galtzea tokatu zitzaien, andaluziarren entrenatzaileak azkenean garaikurra beraiei ematea erabaki zuen arren. Kiroltasunez betetako keinua izan zen hura eta ohiartzun ikaragarria izan zuen estatu osoko komunikabideetan.
Hari, hain ez ohizkoa den keinuaren zergatiaz galdetu ziotenean, pisuzko arrazoia eman zuen sevillarrak. "Justizia kontua zen, beraiek gu baino urte bat gazteagoak dira eta", adierazi zuen. Perikitoek txapeldunari zegoekion garaikurra eraman zuten etxera, baina horrek ez zuen desegin porrotak beti uzten duen atsekabea, are gehiago zaplastekoa penaltietan iristen baldin bada. Izan ere, finala galduta inor ez da pozik etxeratzen. Urte bat beranduago, indarberrituta etorri dira Azpeitiara eta arantza hori atera dute kataluniarrek.
Guztira, 32 talde bildu dira asteburu osoan zehar Garmendipen eta txapelketa handia jokatu dute. Ostiralean jokatu zen lehen fasea. Hamasei talde aritu ziren, lau multzotan banatuta, eta multzo bakoi-tzeko lehenengoak baino ez zuen lortu aurrera egitea. Lehen multzoan Alaves arabarra sailkatu zen; bigarrenean, Kostkas gipuzkoarra; hirugarrenean, Gazte Berriak nafarra; eta laugarrenean, Bansander kantabriarra.
Bigarren fasean sartu ziren jokoan Lehen Mailako klub askotako alebinak, besteak beste, Bartzelona, Atletico Madril, Racing Santander, Malaga, Athletic Club, Sevilla, asteburu honetan bertan izarren ligara igo berri den Valladolid edota aurtengoan bigarren mailara jaitsi den Villarreal.
Reala, azken fasetik at
Reala ere bigarren fasean hasi zen jokatzen, baina ez zuen zorte handirik izan. Laugarren multzoan zeuden txuri urdinak, baina berdinketarekin hasi zuten txapelketa Racing Santanderren kontra (2-2). Garaipena lortu zuten gero Gazte Berriak talde nafarraren kontra (0-1), baina Espanyol gainetik pasatu zi-tzaion gero Realari (0-4) eta Anaitasunak ere ez zion aukera handirik eman (4-2). Hortxe amaitu zen txapelketa txuri urdinentzat.
Gipuzkoako beste hiru talde aritu ziren lehian bigarren fase horretan. Batetik, Lagun Onak. Tamalez, azpeitiarrek lau partidak galdu zituzten Sevilla (6-1), Kostkas (1-4), Valladolid (3-0) eta Athleticen kontra (1-2).
Multzo berean, benetan txapelketa ona egin du Kostkasek. Lehen jardunaldian galdu arren, bikain aritu ziren donostiarrak Athleticen kontra (4-5) eta bigarrenean irabazi egin zioten Lagun Onaki (1-4). Jarraian, berdinketa bat lortu zuten Sevillaren kontra (2-2) eta hori gutxi balitz, garaipena lortu zuten Valladoliden aurrean (0-1). Azken faserako txartela eskura eduki zuen Egia auzoko taldeak.
Bigarren multzoan, txapelketaren izena zeraman taldeak, Iraurgi Cup taldeak alegia, ezin izan zuen garaipenik lortu. Berdinketa atera zuen Bartzelonaren kontra (0-0), baina beste hiru partidetan makurtu egin behar izan zuen Villarreal (1-5), Bansander (1-0) eta Atletico Madrilen kontra (3-0).
Etxeko talderik ez
Azken fasean ez da gipuzkoarrik izan eta Gazte Berriak nafarrak eta Bansander kantabriarrak izan dira Lehen Mailan ordezkaritza duten taldeen artean sartu diren bakarrak. Nafarrek galdu egin zuten Valentziaren kontra (3-1) eta kantabriarrek penaltietan esan zioten agur txapelketari Sevillaren kontra. Beste bi final laurdenetan Athleticek mendean hartu zuen Villarreal (0-1) eta gauza bera egin zuen Espanyolek Osasunaren aurrean (2-0).
Finalerdietan emozio ikaragarria izan zen eta iazko bi taldeek lortu zuten berriro ere finalean sar-tzea. Espanyolek bat eta huts irabazi zion Valentziari eta Sevillak kalera bidali zuen Athletic (3-1). Finalean, iaz gertatu ez bezala, arauzko minutuetan erabaki zen partida eta garaipen argia lortu zuten perikitoek sevillarren kontra (1-3). Merezitako garaipena izan da berea, bai horixe!
Sevillarrek aurten ez dute finala irabazi, baina bere jarraitzaileek jaso dute zalego onenari saria eta hori ere ez da nolanahiko errekonozimendua. Jokalari onena izendatu dute Espanyol taldeko Daniel Villahermosa eta atezain onena, Valentziako Joan Company. Bere aldetik, Athleticek eraman du joko garbiaren saria.
Bazkari herrikoia
Bi urte baino ez ditu bete Iraurgi Cup txapelketak, baina egutegian bere txokoa egin du jadanik. Aurten ere gustora joan dira taldeak eman dieten harrerarekin. Azpeitiako elkarte gastronomikoek bazkaria eman diete larunbatean jokatu zuten hogei taldeei eta txapelketaren ostean, bazkari herrikoia eman diete jokalari, entrena-tzaile, boluntario eta jokalariekin etorri diren senideei. Guztien artean, bi mila pintxo baino gehiago dastatu zituzten eta gehiago ere eskatu behar izan zituzten dutxatik atera berri eta berandu iritsi zirenentzat.
Registro Mercantil de Gipuzkoa, Libro de Sociedades 1.786, Folio 141, Sección
8ª, Hoja SS-16552, Inscripción 1ª
C.I.F.: B20677878
Domicilio social en Camino de Portuetxe, 2 San Sebastián 20018
Correo electrónico de contacto contactanos@diariovasco.com
Copyright © Digital Vasca S.L. , San Sebastián. , 2008. Incluye contenidos de
la empresa citada, del medio El Diario Vasco (Sociedad Vascongada de Publicaciones,
S.A.) , y, en su caso, de otras empresas del grupo de la empresa o de terceros.
EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación
pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en
cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización,
incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición
como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa
o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.