Diario Vasco

Hemeroteca | Domingo, 19 de agosto 2018

«Askoz ere gogorragoa da hondartza boleibola pistakoa baino»

17 urte azpikoetan, hirugarren postua lortu dute Euskadiko txapelketan Fortunako Alba San Josek eta Sara Mediavillak

NOTICIA DE Iosu Gorrotxategi
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
«Askoz ere gogorragoa da hondartza boleibola pistakoa baino»

Fortunako Alba San Jose eta Sara Mediavilla. Unciti

Elkarrekin aritu dira joan den asteburuan Zurriolako hondartzan jokatu den 17 urte azpikoen Euskadiko txapelketan eta brontzezko domina lortu dute Fortuna taldeko Alba San Josek eta Sara Mediavillak. Pistako denboraldian ez dute emaitza onik lortu, baina hondar-tzakoan maila ona ematen hasi dira. 

-Noiz hasi zineten boleibolean?

-A.S.J.: Bederatzi urterekin hasi nintzen ni ikastolan eta bertako taldea desagertu zenean, udako ikastaroa egitea erabaki nuen. Azken hiru urteak Fortuna taldean eman ditut.

-S.M.: Nik ere hiru urte daramat Fortunan. Ikastolan probatu eta asko gustatu zitzaidan kirol hau. Ordutik, ez diot jokatzeari utzi.  

-Zein postutan jokatzen duzue?

- A.S.J.: Nik lauko bezala jokatzen dut, pistaren ezkerraldean. Hiru dira nire betebeharrak: baloia jaso-tzea, batetik, erremateak egitea, bestetik, eta defentsan aurkariari blokeoak egitea, azkenik. Denetarik egiten jakin behar da boleibolean. Baloia kolokatzen  duena beti da berbera, baina erremateak eta blokeoak egiteko gai izan behar dugu besteok.

-S.M.: Taldeko kolokatzailea ni naiz. Postu horretan jokatzeko norbait behar zuen taldeak eta horregatik hasi nintzen. Nahiko gustura nabil. Errematea nork egingo duen erabakitzen dut nik.

-Orokorrean, zein ezaugarri behar ditu boleibol jokalariak?

- A.S.J.: Salto egiteko gaitasuna funtsezkoa da, hanketan malgukiak edukitzea, alegia. Erreflexuak edukitzea ere garrantzitsua da, baloiak abiadura handia hartzen du eta.

-S.M.: Nire kasuan, kolokatzaileak baloia nahi duen tokian jartzeko gaitasuna behar du. Erabaki zuzena hartzeak berebiziko garrantzia du.    

-Eta zentimetroak ez al dira garran-tzitsuak?

- A.S.J.: Hori baino garrantzitsuagoa da salto egiteko gaitasuna edukitzea. Oso altua izan arren, salto egiteko ahalmenik ez baldin baduzu...

-S.M.: Ados nago, bai.

-Zer moduzko denboraldia egin duzue aurten?

- A.S.J.: Senior maila nazionalean gaude eta egia esateko, nahiko gaizki ibili gara. Etorkizunera begira dagoen taldea gara, oso gaztea.  Hobetzeko tartea daukagula iruditzen zait eta ilusiorik ez zaigu falta.

-S.M.: Egia da. Oso talde gaztea daukagu eta gauzak ez dira ondoegi atera. Gogorra izan da ezinean ibiltzea, baina ziur gaude gogor entrenatuz gero, datorren denboraldian hobeto arituko garela. Bestalde, nahiko gauza normala izan da gu baino esperientzia eta urte gehiago dutenen kontra galtzea.

-Emaitza onik ez beraz...

- A.S.J.: Gu iritsi aurretik, taldean jokalari beteranoak zeuden eta partida gehiago irabazten zituzten. Aurten ez dugu garaipenik lortu ia.

-S.M.: Ziur datorren denboraldian lortuko ditugula.  

-Udararen etorrerarekin batera, atsedena hartu ohi dute kirolari askok, baina hori ez da gertatzen zuen kasuan. Orain hondartzan ari zarete jokatzen, ezta?

- A.S.J.: Bai. Joan den asteburuan Euskadiko txapelketa jokatu dugu Zurriolako hondartzan. Normalean, pistako denboraldia bukatzen denean, hondartzara jaisten hasten gara, otsailaren amaiera eta martxoaren hasiera aldera.

-S.M.: Zerua estalita baldin badago ere, ez gara kikiltzen. Eta euria egiten baldin badu, polikiroldegian entrenatzen dugu hondartzako arauekin.

 -Zeintzuk dira diferentzia nagusiak pistako eta hondartzako boleibolaren artean?

- A.S.J.: Hondartzan taldeak bi jokalariz daude osatuak eta sei jokalariz pistan. Hondartzan entrena-tzaileak ezin du esku hartu eta pistan, aldiz, bai. Jokoari dagokionez ere, arauren bat ere ezberdina da batean eta bestean.

-S.M.: Hori da, bai. Esate baterako, hondartzan ezin duzu hatz puntekin baloia jo lehen  ukituan. Bestalde, hondartzako epaileak askoz ere zorrotzagoak dira baloia bitan ukitzen denean.

-Zer nahiago duzue, hondartzan ala pistan jokatzea?

- A.S.J.: Nik nahiago dut pistako boleibola. Hondartzan oinak hondoratu egiten zaizkizu eta askoz ere nekagarriagoa da salto egitea. Gainera, lan guztia bi pertsonaren artean egin behar da.

-S.M.: Pistan garrantzia gehiago du taldearen batasunak eta hondartzan, berriz, taldekidearekin ondo konpontzeak. Bietako bat aukeratuko beharko banu, hondartza aukeratuko nuke.  

-Taldekidearekin ondo konpon-tzea funtsezkoa da orduan...

- A.S.J.: Bai. Taldekide berarekin denbora asko jokatzen baldin badaramazu, berak badaki baloia nora bota behar dizun. Zentzu horretan, Sara eta biok oso ondo konpontzen gara.

-S.M.: Bai, hori da.

-Nolako emaitza lortu duzue elkarrekin Euskadiko txapelketan?

- A.S.J.: Hirugarrenak izan gara joan den asteburuan Zurriolan kadete mailan. Lehen lau partidak irabazi eta gero, finalerdia galdu genuen bikote sestaoar baten kontra. Denbora gutxi izan genuen partida batetik bestera atseden hartzeko eta leher eginda iritsi ginen finalerdietara. Hala ere, hirugarren postuarekin pozik amaitu genuen.

-S.M.: Aurreko asteburuan jokatu zen Euskadiko txapelketa absolutua eta han ez genuen elkarrekin jokatu. Albak Cristina Hernandezekin jokatu zuen eta nik, aldiz, Maria Gilekin. Seigarren postuan amaitu genuen guk eta beraiek, berriz, hamargarrenean.

-Euskal selekzioaren deia jaso duzue biek, ezta?

- A.S.J.: Pistako selekzioaren deia jaso nuen duela bi urte estrainekoz, baina ez nuen lortu azken taldean sartzea. Gauza bera gertatu zitzaidan iaz eta aurten, oraingoan bai, aukeratu egin naute eta hasierako taldean jokatzen ibili naiz, oso gustura. Espainiako txapelketa joka-tzera joan ginen Astea Santuan Bartzelonara eta hamazazpigarrenak amaitu genuen maila handiko taldeen kontra.

-S.M.: Azken bi urteetan deitu naute euskal selekziotik eta ni ere Bartzelonan izan nintzen Aste Santuan zehar. Orain, ekainaren 26tik 28ra, hondartzako Espainiako txapelketara joango naiz Sestao eta Getxoko beste bi jokalarirekin batera. Punta Umbrian izango da hori, Huelvan, eta ahalik eta mailarik onena ematen saiatuko gara.


Vocento
© Copyright DIARIOVASCO.COM Sociedad Vascongada de Publicaciones, S.A.

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.