Diario Vasco

Hemeroteca | Miércoles, 22 de mayo 2013

«Zabor pila jaso genuen Urumea ibaian»

Olaturik ez dagoenean, 'Stand Up Paddle' delakoa praktikatzen du Xabier Aramburuk

NOTICIA DE Iosu Gorrotxategi
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
«Zabor pila jaso genuen Urumea ibaian»

Itsasora joateko prest. Zarauzko hondartzara ahal duen bakoitzean joaten da Xabier, beste herritar asko bezala. :: alvaro

Geroz eta ohizkoagoa da gure hondartzetan jendea taula erraldoi baten gainean zutik eta arraunean ikustea. 'Stand Up Paddle' delako surf modalitate honen lehen eskola sortu da jadanik Donostian, Gondolin Eskola hain zuzen ere, eta duela gutxi Urumea ibaia garbitzera joan dira. Han izan zen Xabier Aramburu zarauztarra.   

-Surfa omen da zure zaletasunik handiena, beste zarauztar askorena bezalaxe. Noiz hasi zinen olatuak harzen?

-Hasieran Ermuan bizi nintzen, baina lau urterekin Zarautzera etorri eta hondartzara joan nintzenean, flipaturik geratu nintzen han jendea surfean ikustean. Nik ere surfa egin nahi nuela erabaki nuen, oso gauza 'guapoa' iruditu zitzaidan.

-Eta?

-Karlos Argiñanoren jatetxe ondoan surf eskola zegoen lehen eta han Mikel Troitiñori erosi nion nire lehenengo taula. Berrogeita hamar euroko tabla zahar bat izan zen. Jada, ia zortzi urte daramat surfean.

-Egia aitortuko dizut, aizu. Iaz surf ikastaro bat egin nuen nik, bi astekoa, eta saiatu arren, ez nuen lortu zutik jartzea. Zuri zaila iruditu al zitzaizun lehen olatu hori hartzea?

-Ez naiz oso ondo akordatzen, baina txikitan beti errazago ikasten dira gauzak.

-Jolasean ikasi zenuen beraz...

-Txikitan, badakizu, ez zara neka-tzen eta zartakoa hartuz gero ere, ez duzu minik hartzen (barrezka)...

-Zenbat denbora behar izan zenuen lehen olatu hura hartzeko?

-Aurreneko astean zutik jarri nin-tzen estrainekoz, eta gerora, zutik ondo jartzen ikasi eta gero, perfekzionatzen eta maniobrak ikasten hasi nintzen.

-Urte osoan zehar surfa egiten duzue ala udan bakarrik?

-Udazkena izaten da surfeatzeko garairik onena. Udaran olatuak daude, baina ez daukate indarrik eta ez dira handiak. Irlanda inguruko ekaitzak hegoalderago daude garai horretan eta horregatik olatuak ez dira indarrarekin etortzen gure kostaldera. Udazkenean, aldiz, ekaitzak iparralderago izaten dira eta indartsu datoz olatuak gurera.

-Udazkenean, gainera, ekaitzek olatu handiak sortzen dituzte...

-Bai. Eta haizeak ere garrantzia handia dauka. Azken batean, olatu onak dauden tokian bat egin behar dute eguraldi txarrak eta haizeak. Eta onena hegohaizea izaten da, olatuaren kontra jotzen duelako eta, haize horren eraginez, olatuan tuboa sortzen delako.

-Surfeatzeko kondizio onak bilatzea zaila da orduan...

-Bai, zaila da. Horregatik, batzutan ezin da surfik egin olaturik ez dagoelako. Besteetan, berriz, olatuak handi-handiak dira eta hondartza desberdinak tanteatu behar dituzu, hondartza bakoitzean ere olatuak modu diferentean sartzen direlako. Playa Grisen Axier Muniainek hamar metroko olatuak hartzen dituen egun berean hiru metroko olatuak egon daitezke Zarautzen.

-Olaturik ez dagoenean, 'stand up paddle' delako surf modalitatea egiten hasi zarete, ezta?

-Bai. Orain dela urte bete Mikel Troitiño eta Marcelo Diazen bitartez, surf eskolan taula handi horietako bat azaldu zen eta olaturik ez zegoen egunean itsasora joaten hasi ginen horrekin. Taula gainean zutik jarri eta arraun baten laguntzaz, nahi duzun tokira joan zaitezke. Gu Mollarrira joan ohi gara, Zarautzen dagoen irlatxo antzeko batera, alegia, baita Getariaraino ere. Olatu pixka bat baldin badago, olatuak hartzeko aukera ere ematen du 'stand up paddle' delakoak. Ez da oso erraza, baina har daitezke.

-Zaila al da zutik mantentzea?

-Surfeko taularekin konparatuz, hau erraldoia da, txalupa baten antzekoa! Hasiberriari behar bada kostatuko zaio zutik egotea, baina ez da zaila surfean dabilenarentzat. Gakoa da hankak elkartu, apur bat makurtu eta besoekin arraunari eragitea. Kailua hartzen duzunean, nahi duzun bezala joango zara: eserita, belaunikoz, buruz behera... Oso erraza da.

-Txoritxo batek esan digu duela gutxi Urumea ibaia garbitzera joan zaretela zuen taula horien gainean arraunean...

-Hala da, bai. Surf eskolan Mikel Troitiñok poster bat jarri zuen 'garbibai' lemarekin. Kontua zera zen: Urumea ibaia garbitzera joatea. Txapelketa antzeko horretan taldeka aritu ginen. Batetik, taula berezi hauen gainean, ahalik eta zabor gehien jaso behar genuen taldeko batzuok eta kapitainak, bestalde, ahalik eta kilometro gehien egin behar zituen arraunean.

-Zabor asko aurkitu al zenuten?

-Uff! Denetarik aurkitu genuen. Karretilak, labadorako danborrak, panpinak, plastiko pila bat, poltsak, guanteak... Kutxa erregistratzaile bat aurkitu zuen batek!

-Egoera penagarria orduan...

-Zikin-zikin zegoen, bai. Behintzat pixka bat garbitu genuen erreka. Itsasora egunero joaten gara surflariak eta askotan ikusten dugu zikinkeria guzti hori uretan. Udaran, esate baterako, jende gehiago dabil hondar-tzan eta zaborra bertan uzten dute askok. Jaietan ere, asko dira hondartzara botellon-a egitera doazenak eta lekua aurkitu duten moduan uzten ez dutenak. Itsasoan olatuen aparra horia da batzutan  eta nazka ematen du, aizu.

-Ikasi beharko genuke natura zain-tzen, ezta?

-Bai, bai. Errekara botatzen duguna, gainera, itsasora doa. Dena lotuta dago.

-Parte hartu al duzu joan den astean jokatu den Gipuzkoako txapelketan?

-Egia esateko, txapelketa ez da gehien gustatzen zaidana, baina nik ere ondo pasatzen dut lagunekin batera. Izena eman eta aurreneko kanporaketa gainditu nuen, baina bigarrenean kalera joan nintzen. Maila handia dago hemen, jende ona. Behintzat ondo pasatu nuen lagunekin eta olatu onak hartu genituen.

-Zer da surfa zuretzat?

-Nire bizitzan denbora asko eramaten du surfak. Baina kontua ez da bestea baino hobea izatea, baizik eta itsasora olatuekin disfrutatzera joatea. Ahal bada lagunekin izan dadila, beti ere lagunekin, eta 'rollito' onean. Lagunekin zaudenean beti dago saltsa gehiago!

-Zer sentitzen da olatu gainean zaudenean?

-Olatu gainean zoazenean, deskonektatu egiten duzu. Olatua ikusten zoaz eta libreagoa sentitzen zara. Hor zoaz, lasai-lasai, eta examinak dauzkazula ere ahazten duzu. Uretan zauden bitartean txip aldaketa ikaragarria da. Beste kontu bat da uretatik irtetzen zarenean...

-Bidaiak ere egin dituzula esan diguzu...

-Iaz, kanariar irletara joan ginen neguan, La Graciosara, eta olatu oso onak aurkitu genituen han, nire bizitzan ikusi ditudan onenak.

-Munduko zein tokira joan nahiko zenuke surfa egitera?

-Olatu onenetarikoak daude Balin, baita Mexikon ere. Hawai da ametsa askorentzat, baina jende asko dago han. Aukera ona da Marokora ala Namibiara joatea. Badaukat gogoa...

-Etxetik mugitu gabe, Zarautzen ez daukazue aukera txarra, aizu...

-Zarauzkoa ez da oso olatu ona. Izan ere, hondarrezko hondoa du eta hondo hori mugitu egiten da korronte eta olatuen ondorioz. Horregatik, olatuak beti dira diferenteak Zarau-tzen. Arroketan, aldiz, olatua beti da antzekoa.

-Gustatzen al zaizu Mundakakoa?

-Olatu oso ona du, baina ez zitzaidan gustatu olatu gainean aldi berean berrogeitahamar pertsona egotea. Nik nahiago dut toki txarrago eta lasaiago batera joan. Hura estresantea da!

-Zarauzko surfista famatuenaren abizena daukazu zuk ere. Jarraitzen al duzue Aritz Aranburu handia?

-Internetek txapelketak zuzenean jarraitzeko aukera ematen digu. Zarautzera etorri eta itsasora sartzen denean, berarekin flipatu egiten dugu, benetan.

-Ikasketak eta surfa tartekatzeko arazorik ez duzu izango, ezta?

-Udaberri honetan urteko olaturik onenak izan ditugu, baina azterketa asko nituen eta ezin izan nuen sartu. Kristoren pena eman zidan, olatu perfektuak zeuden eta.


Vocento
© Copyright DIARIOVASCO.COM DIGITAL VASCA, S.L.U.

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.