Diario Vasco

Hemeroteca | Miércoles, 16 de mayo 2012

«Maratoia izan da urteko onena»

Kirolprobak Ligako bigarren edizioan txapeldun izan dira Eneritz Sein pasaitarra eta Ion Arzubialde donostiarra eta oso pozik azaldu dira biak egindako denboraldi txukunarekin

NOTICIA DE M. Méndez/ I. Gorrotxategi
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
«Maratoia izan da urteko onena»

Txapeldunak. Irrifartsu eta umoretsu azaldu dira Eneritz eta Jon Kirolprobak liga irabazteagatik eman dizkieten txapelak buruan elegante jantzita; korrikalari bikainak direla erakutsi dute biek. :: artxiboa

Gipuzkoako hainbat lasterketa herrikoi batzen dituen Kirolprobak Ligako txapeldun dira Eneritz Sein (Pasaia, 1979) eta Ion Arzubialde (Donostia, 1963). Beraiekin izan gara eta garaipen hau nola hartu duten azaldu digute biek.

- Kirolprobak ligako zenbat lasterketetan parte hartu duzue?

Eneritz Sein: Nik hogei lasterketetan hartu dut parte.

Ion Arzubialde: Ez nago zihur zenbat izan ziren;gutxi gora behera hamazazpi izan ziren.

- Zein izan da gustukoena? Eta gogorrena?

E. S.: Gustukoena Donostiako maratoia izan da. Ikaragarri gozatu nuen lasterketa horretan. Eta gogorrena Behobia-Donostia. Aurtengoan ez genuen eguraldia lagun  izan eta erruz sufritu nuen.

I.A.: Niretzat ere gustukoena maratoia izan zen. Ez nuen topera korritu eta disfrutatu egin nuen lagun bati laguntzen. Gogorrena, aldiz, Zumaiako Zakila Bira. Bero handia egin zuen.

- Espero al zenuen liga irabaztea?

E. S.: Egia esateko, hasieran ez nuen espero, baina pixkanaka-pixkanaka horretaz ohartzen joan nintzen. Lasterketa bat bestearen atzetik egiten zoazen heinean, sailkapenean aurrean jarraitzen duzula ikusten duzu eta orduan bai, pentsatzen duzu aukera izan dezakezula liga irabazteko.

I.A.: Nik ez nuen irabaztea espero. Hasieran puntu asko lortu nituen nahi gabe eta bukaeran bai, liga irabazteko puntu gehiago biltzen saiatu nintzen. Zortea eduki nuen.

- Zer izan da erabakigarria liga irabazteko?

E. S.: Lehenik eta behin, beharrezko lasterketa kopuruak burutzea, eta ondoren, lasterketetan emaitza onak lortzea. Horixe gertatu zait niri. Lasterketa batetik bestera nire helburuak gainditu ditut eta horrek eraman nau liga irabazle izatera.

I.A.: Nire ustez, lasterketa askotan parte hartzea izan da erabakigarria.

- Aurten ere ligan parte hartzen ari zara?

E. S.: Bai, baina oraindik ez dut inongo lasterketan parte hartu. Iritsiko dira geroago.

I.A.: Ni ere ligan parte hartzen ari naiz. Baina aurten ez dut hainbeste lasterketetan parte hartuko. Ez dut irabaztea espero.

- Zure kasuan Eneritz, berriro ere irabaziko duzula uste al duzu?

E. S.: Sekula ezin daiteke esan irabaziko duzunik, irabaztera joango zarenik, baina pentsamendu horrek mantentzen zaitu indartsu karrera bakoitzean emaitza onak lortu ahal izateko. Oraindik ere asko geratzen da eta lasterketa batetik  bestera zer gertatzen den ikusten joango gara.

- Zer esango zeniekete beste korrikalariei Kirolprobak ligan parte har dezaten?

E. S.: Korrika egitea gustatzen baldin bazaizu eta lasterketetan parte hartzeko grina hori baldin baduzu, hau da zure Liga. Nik korrikalari guztiak animatuko nituzke Kirolprobak ligan parte har dezaten. Lasterketetako giro politaz gozatzeaz gain, ligan parte hartzea polita da. Bestalde, Kirolprobak ligak ematen dizkizun aukerak goraipatu nahiko nituzke. Behin webgunean kontua irekitzen duzunean, erraza, erabilgarria eta erosoa da, asteburuan zein lasterketa dagoen ikusi eta izena emateko garaian, baita lasterketetako emai-tzen jarraipen bat egiteko ere. Arrazoi guzti horiengatik, korrikalari guztiak animatuko nituzte liga honetan parte har dezaten.

- Noiz hasi zineten korrika egiten?

E. S.: 15 urte izango nituen, gutxi gora behera, korrika egiten hasi nintzenean. Betidanik gustatu izan zait kirola egitea, batez ere atletismoa, eta horrexegatik, hainbeste urteren ondoren, oraindik horretan jarraitzen dut izerdi pixka bat botatzen, nahiz eta orain serioago hartzen dudan.

I.A.: Nire bizitza osoan zehar egin dut kirola. Beste kirol batzuk egin ditut, besteak beste, futbola, txirrindularitza, triatloia, mendia... Eta beti egin dut korrika. Orain dela 15 urte hasi nintzen Anoetara joaten han, erdi serioski,  entrenatzera edo.

- Eta zenbat entrenatzen duzue astero?

E. S.: Astean bost egunetan entrenatzen dut eta bi egunetan atseden hartzen dut. Izan ere, atseden hartzea ere entrenamenduaren parte da. Korrikaldien luzeerari dagokionean, 16 eta 20 kilometro bitartekoak izan ohi dira maratoia oraindik ere egutegian urruti daukagunean. Aldiz, maratoia prestatzeko entrenamenduak luzeagoak izaten dira eta 32 kilometrorainokoak izan daitezke.

I.A.: Gaur egun ez dut gehiegi entrenatzen. Astean lautan joaten naiz, hamar bat kilometro inguru egun bakoitzean.


Vocento
© Copyright DIARIOVASCO.COM DIGITAL VASCA, S.L.U.

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.