Diario Vasco

Hemeroteca | Miércoles, 16 de mayo 2012

Futbolik gabeko asteburua Gipuzkoan

Gure lurraldean izan zen eguraldi txarrak Itxierako bigarren jardunaldia bertan behera uztera behartu zuen

NOTICIA DE Gure Sport
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Futbolik gabeko asteburua Gipuzkoan

Bar Bide Bide taldea. Quinin, Gorka, Txetxo, Santos, Oscar, Borja, Ivan, Oscar P., Hassan, Aitzol, Ibon eta Igor. :: artxiboa

Nahiz eta ia azken minuturaino itxaron zen jardunaldia bertan behera uzteko, azkenean eguraldiarekiko aurreikuspen kaskarrak, txapelketako egoitza ezberdinetatik bulego zentralera iristen ari ziren berriak eta, batez ere, larunbat goizeko elurteak Itxierako bigarren jardunaldia ez jokatzera behartu zuen antolakuntza. Modu honetan, baloia ez zen zelaietara atera pasa den asteburuan gure lurraldean.

Pasa den aste erditik bulego zentrala eta zelai ezberdinen arteko harremana etengabea izan zen. Jakina, albiste txarrenak probintziako barnealdetik zetozen. Beasainen zein Ordizian zaila ikusten zuten jardunaldia jokatu ahal izatea, ez elurteengatik bakarrik lehen orduetako izoztearengatik ere, igandeko lehen orduetako partidei eragingo ziena. Azkenean, bulegora deitzen zuten taldeen informatzen joan zitzaien jardunaldia bertan behera uzteko erabakia larunbat goizean hartuko zela behin betiko.

Nahiz eta larunbata tenperatura baxuekin esnatu zen, hasiera batean, eta zelai ezberdinekin harremanetan jarri ondoren, erabakia jardunaldia mantentzea izan zen baina goiz erdi aldera lurralde osoan gogotik hasi zuen elurra, eta zelaietan nahiz garraiobideetan sortu ziren arazoek antolakuntza behartu zuen jardunaldia bertan behera uztera eguerdia iritsi baino lehen. Talde guztiak jakinaren gainean jarri zituen antolakuntzak SMS bidalketako sistemaren bitartez eta txapelketaren web orriaren bitartez ere informatu zen.

Erabaki honekin, Itxierako egutegia gure lurraldean astebete atzeratzen da eta aurreikusi baino astebete beranduago bukatuko da, hau da, maiatza erdialdera. Gauzak horrela, hasiera batean iragarritako etenaldiak errespetatzen jarraituko dira. Horietan guztietan lehena Inauterietako asteburuarekin etorriko da.

Egutegia dagoen bezala errespetatuko denez, hurrengo asteburuan pasa den astebururako iragarri ziren norgehiagokak jokatuko dira. Esate baterako, Ohorezko Mailan, bi dira duelu interesgarrienak. Alde batetik, Dulciplol lider harrigarria Zuma Ghren aurka aritu beharko du, edo berdina dena, lehena hirugarrenaren aurka. Liderrak irabaziko balu, bi jardunaldietan askoz gehiago egingo luke aurreko Irekiera erdian baino. Beasaindarren garaipenaren kasuan, sailkapeneko goialdean kokatuko dira eta, dudarik gabe, Irekieran eduki zutenarekin alderatuta hasiera erabat ezberdina izango lukete, orduan nahiz eta garaipenekin hasi ziren, azkar batean erori ziren taularen goialdetik.

Jardunaldiko beste partida entretenigarria, bi taldeentzat urgentziaz denbora baino lehen iritsi dena, Mugan Estilo eta Pub Argia aurrez aurre jarriko dituena da. Aurreko astean aipatzen genuen bezala, bi taldeak azkeneko Azken Fasean izan ziren, Leioan jokatu zena. Debakoentzat ez zen Irekiera erraza izan, nahiz eta norabidea zuzentzea lortu zuten azkenean. Donostiarren-tzat Irekiera duina izan zen eta titulurako aukerak ere izan zituzten. Hala ere, Itxierako lehen jardunaldian bi taldeek izandako porrotaren ondoren puntu gehiago ez galtzera behartzen die liga hasiera honetan. Baliteke berdinketak ere inor pozik ez uztea.

Lehen Mailako A multzoan, LUKO Instalaciones taldeak lidergoa defendatzen du igo berria den beste talde baten aurka, eurak bezala taldeko liderrak bezala igo zirelarik Bigarren Mailatik. Gainera, Restaurante Mendizorrotz taldearen aurka gutxigatik galtzetik datoz eta, beraz, ez da partida erraza izango Loiola auzokoentzat. Hain zuzen ere, Rest. Mendizorrotz eta Tinko Injenieritza taldeen arteko norgehiagoka da, biak lehen jardunaldian garaipena lortu zutelarik, taularen goialdeko beste partida interesgarrietako bat.

Bere aldetik, Unior taldeak, Bigarren Mailan 9 garaipen jarraian metatu ondoren lehen jardunaldia launako berdinketarekin hasi zuen eta asteburu honetan Instituto Lumbarrekin aurpegiak ikusiko ditu, txapelketako beste klasiko bat den taldea, Irekieran gutxigatik kategoria salbatu zuena eta berriz ere porrotarekin hasi duena.

B multzoan, Zurriburrk Itxiera hasi zuen gol-sortaren ondoren, igo berria den beste talde batekin eta txapelketa hasieran dozena erdi gol baino gehiago jaso zituenaren aurka neurtuko ditu indarrak. Betelu Vending-ek gehiago estutu beharko du beste gol mordo bat eraman nahi ez badu etxera bigarren jardunaldian.

Multzoko beste partida erakargarri bat da bigarrena hirugarren aurka jarriko dituena. Relojeria Mikel eta Naturcal FC indartsu hasi zuten Itxiera, batez ere lehenengoen kasuan, eta orain liga hasiera on horri jarraipena eman nahiko diote beste hiru puntu batuz igoera lor-tzeko borrokan arerio zuzena den talde baten aurrean.

Eta gainontzeko kategorietan oraindik goizegi da talde bakoitzak dituen helburuak jakiteko. A multzoan, Amara KE, pasa den astean aipatu genuen bezala igoera lortzeko ateetan geratu zena, indartsu hasi zuen Itxiera, Cesar Rueda Seguros taldeari eskutxoa eginez, Lehen Mailatik zetorren taldea gainera. Ez dute denbora gehiegi izango lehen postu honetaz gozatzeko, izan ere berriz ere jokoan izango da bigarren jardunaldian Kobatours Bidaiak taldearen aurka, Irekieran Hirugarren Mailan egin zuen bezalaxe, irabaztera ohitu dena.

B multzoan, Loiolatarrak eta Tecnun irabazten hasi ziren emaitza berberarekin (1-6) eta bi taldeak gorenean daude. Loiolatarrak konpromiso konplexua du, izan ere Akting taldearen aurka lehiatu beharko du, Itxierako lehen partida garaipenarekin gainditu zuena.

C multzoan Elosegiseguros.com taldeak lidergoa defendatuko du Paulaner Trintxerperen aurka. Bi taldeek garaipenarekin hasi ziren eta amaieraraino igoera lortzeko borrokan aritu ziren eta, beraz, orain berriz ere tokatzen zaie helburu berberaren alde borroka egitea.

Eta D multzoan ere bi talde garaipenekin hasi dira, Top Clima eta Bar Haizabe, eta asteburu honetan lehiatuko dira elkarren artean igoera lortzeko gainontzeko hautagaiek probestu beharko luketen partida batean.


RESULTADOS Y CLASIFICACIONES
Vocento
© Copyright DIARIOVASCO.COM DIGITAL VASCA, S.L.U.

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.