Ipuliño mendira irteera egin zuten joan den urtarrilaren 29an Fortuna Kirol Elkarteko mendi taldeko gaztetxoek. Berrogeitahamar neska mutil inguru joan ziren mendiko botak jantzita Gipuzkoako mendi honetara, Berastegi ingurura, eta goiz osoan zehar elurrak mendia erabat zuritu zuen arren, erantzun bikaina eman zuten gazteek. Linzara, laister, egingo duten irteerari begira, entrenamendu polita izan zen Ipuliñokoa.
Mendian ibiltzea zein gustagarria den ikasten ari dira Fortunako gazteak. Denboraldi osoan zehar irteera desberdinak egingo eta orain arte, jadanik, bost alditan joan dira mendira. Aizkorriko gainera igo ziren azaroaren 6an eta asteeetan Illaun, Erroizpe, Uzturre eta Ipuliñora joan dira. Orain artekoak irteera errazak izan dira.
Hilaren 25 eta 26an Linzara joango dira asteburu pasa. Larunbat arratsaldean iritsiko dira aterpera afaldu eta lo egitera eta igandean oso goiz esnatuko dira. Materialea utziko diete antolatzaileek eta handik iraupenezko eskia egitera joango dira bailaran zehar.
Eguerdi aldera, bazkaldu ondoren, Hartzaren Igarobidean 40 metro inguruko rapela egingo dute eta handik aterpetxera itzuliko dira. Astirik edukiko balute, gordelekuaren aurrean dagoen eskalada eskolan arituko lirateke, baina taldearen erritmoaren eta eguraldiaren arabera izango da hori.
Esan bezala, denboraldi osoan zehar mugitzeko asmoa dute Fortuna Kirol Elkartean. Besteak beste, martxoaren 26 zailtasun erdiko irteera egingo dute Mendaurrera eta oso irteera zaila izango da apirilaren 22koa, Ganbora. Maiatzeko lehen asteburuan (6-7) eskalada egitera joango dira Ferrata ibilbide batera eta San Adrianera joango dira 22an.
Hortik aurrera, udan zehar, Vignemalera joateko asmoa dute ekainean. Irteera ederra izango da. Beti ere begiraleen gainbegiradapean, txikiak glaziarretik joango dira euren kranpoi eta pioletekin lagunduta eta eskalada taldekoak aristatik joango dira. Zita hori gorriz dute markatuta egutegian.
Abuztuan, bestalde, arroilen jeitsiera egiteko asmoa dute eta horretarako, uretan ondo moldatzen ikasteko, igerilekuan lanean ari dira azken boladan. Izan ere, duela gutxi, Lalezera egindako irteeran, kobazuloko uretan gaztetxoak blokeatzen zirela nabaritu zuten eta teknikak uretan landu behar zituztela erabaki zuten.
Horrexegatik, ahal dutenean, Zuhaiztiko igerilekuan bildu egiten dira eta ariketakigerilekuan bertan egiten dituzte kaskoak, arnesak eta mosketoiak eurekin eramanda. Ziur lan horrek askorako balio izango diela arroilen jeitsiera egiten dutenerako. Izan ere, mendiko materialeak ez du era berean erantzuten lehorrean ala uretan.
Fortuna Kirol Elkarteko ateak irekita dituzte mendian ibili nahi duten gazte guztiek. Fortunako bazkide izatea da baldintza bakarra eta hasieran ere, probatzeko baldin bada, hori ez da nahitanahiezkoa. Gaur egun, Jakintza eta Luberri ikastxeetako haurrekin dabiltza gehienbat, baina ateak zabal-zabalik dituzte beste guztiek. Hainbat irteeretan gurasoek ere joateko aukera dute eta prezioak, gainera, ez dira batere garestiak.
Registro Mercantil de Gipuzkoa, Libro de Sociedades 1.786, Folio 141, Sección
8ª, Hoja SS-16552, Inscripción 1ª
C.I.F.: B20677878
Domicilio social en Camino de Portuetxe, 2 San Sebastián 20018
Correo electrónico de contacto contactanos@diariovasco.com
Copyright © Digital Vasca S.L. , San Sebastián. , 2008. Incluye contenidos de
la empresa citada, del medio El Diario Vasco (Sociedad Vascongada de Publicaciones,
S.A.) , y, en su caso, de otras empresas del grupo de la empresa o de terceros.
EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación
pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en
cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización,
incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición
como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa
o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.