Diario Vasco

Hemeroteca | Miércoles, 16 de mayo 2012

Puntuak batzera Idiazabalera

Lasterketa herrikoien Kirolprobak Ligako lidergoan jarraitzen du Alberto Martinezek. Horrez gain, ehundaka gipuzkoarrek parte hartu zuten Open Altitoy-Ternua lasterketaren bostgarren edizioan

NOTICIA DE M. Méndez/ I. Gorrotxategi
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Puntuak batzera Idiazabalera

Open Altitoy Ternua. Ehundaka gipuzkoar eskiatzaile joan ziren Pirineora mendiko eskiaz gozatzera.

Igande goizean jokatu zen Idiazabalgo Krosaren 32. edizioa eta Toñin Blanco gasteiztarrak lortu zuen garaipena, hamar kilometroko ibilbidea 33 minutu eta 40 segundutan osatuta. Bere atzetik sartu ziren Endika Gartzia (33'57'') eta Alberto Ibañez (34'16'').

Gure herrian jokatzen diren lasterketa herrikoiek osatutako Kirolprobak Ligarako puntuagarria zen Idiazabalgo lasterketa eta horren ostean, sailkapen buruan jarrai-tzen du Lakuntzako Alberto Martinezek. Atzetik ditu jarraika Ibon Iriondo hernaniarra eta Jordi Ruiz donostiarra.

Emakumezkoei dagokienez, Bergarako hiru neska dira sailkapeneko lehen postuetan, hain zuzen ere,  Itziar Aldekoa,  Maria Rosa Agirre eta Miren Arantxa de la Fuente.

Bestalde, Open Altitoy-Ternua lasterketaren bostgarren edizioa jokatu zen joan den asteburuan, Pirineoan. Mendiko eski lasterketa hau binaka jokatu ohi da eta aurten ere gipuzkoar asko joan da parte hartzera. Bi egunetan zehar aritu ziren jo eta ke bi ibilbide desberdinetan eta eguraldiak behartuta, igandekoa aldatu behar izan zuten.


RESULTADOS Y CLASIFICACIONES
Vocento
© Copyright DIARIOVASCO.COM DIGITAL VASCA, S.L.U.

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.