Euskadiko txapelketa jokatu zen joan den igandean Donostiako hipodromoan eta Mike Kigen keniarrak nazioarteko krosean eskaini zuen erakustaldi bikainaren aurretik, euskal gazteak lokatzean aritu ziren korrika, maila desberdinetan, txapela preziatuaren bila. Lau gipuzkoarrek lortu zuten garaipena maila desberdinetan eta antolatzaileak gustora azaldu dira korrikalariek azaldu duten maila eta gogoarekin.
Negu gorria gainean daukagunaren seinale izan zen igandekoa. Oso goiz hotza izan zen, beti ere bost gradutik behera, eta euria gogotik bota zuen lehen ordutik. Hala ere, eguraldiari modu ausartean aurre eginaz, ehundaka korrikalari gazte bildu ziren hipodromoko lokatzean korrika egitera. Ikuskizun ederra eskaini zuten eta giroa berotzea lortu zuten.
Senior mailan, Ainhoa Sanz eta Eneko Agirrezabala txapeldun gipuzkoarrek hirugarren postuarekin konformatu behar izan zuten. Taldeka, Txindokikoak izan ziren onenak gizonezkoetan eta emakumezkoetan, aldiz, Goierri Garaiakoak nagusitu ziren.
Promesa mailakoen lasterketan Txindoki taldeko Unai Cobosek eskuratu zuen garaipena. Juniorretan, bestalde, Unai Arroyok bostgarren aldiz irabazi zuen Euskadiko txapelketa eta nesketan zilarra eskuratu zuen Sara Insaustik, Sian Tobertson arabarraren atzetik.
Jubeniletan Aitor Madrazo azkoitiarrak lortu zuen txapela, helmugan Iker Beristain eta Iñaki Sagarnaren aurretik sartuta, eta Azpeitiako Xeye taldea nagusitu zen taldeka. Nesketan, bestalde, Olatz Flores zarauztarrak lortu zuen garaipena, Olatz Unanueri irabazita. Leire Santamariaren- tzat izan zen hirugarren postua eta Uliako Gimnastika taldeak lortu zuen garaipena taldeka.
Kadeteetan Javier Manso eta Garazi Lekunberri izan ziren nagusi. Mutiletan Jon Adrian Perez eta Iker Urrutxua ere podiora igo ziren eta gauza bera egin zuten nesketan Ana Samaniegok eta Yaiza Cristobalek; infantiletan Manex Iradi eta Usoa Ostolaza izan ziren helmugaratzen lehenak. Manexek esprintean irabazi zion Alejandro Bilbaori eta hirugarren izan zen Oscar Aguado. Nesketan, berriz, zilarrarekin konformatu behar izan zuen Miren Martinek eta brontzearekin Nerea Costak.
Alebinetan, garaipena erdietsi zuten Joanes Begiristainek eta Juncal Etxegarayk. Lehenak sei segundu atera zizkion Martin Sagastibeltzari eta hamaika Mohammedi.
Nesketan, Juncalek sei segundo aldearekin irabazi zuen. Bere atzetik sartu zen Eider Kortabarria, bigarren postuan, eta Izaro Perurena, hirugarrenean.
Registro Mercantil de Gipuzkoa, Libro de Sociedades 1.786, Folio 141, Sección
8ª, Hoja SS-16552, Inscripción 1ª
C.I.F.: B20677878
Domicilio social en Camino de Portuetxe, 2 San Sebastián 20018
Correo electrónico de contacto contactanos@diariovasco.com
Copyright © Digital Vasca S.L. , San Sebastián. , 2008. Incluye contenidos de
la empresa citada, del medio El Diario Vasco (Sociedad Vascongada de Publicaciones,
S.A.) , y, en su caso, de otras empresas del grupo de la empresa o de terceros.
EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación
pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en
cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización,
incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición
como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa
o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.