Diario Vasco

Hemeroteca | Miércoles, 16 de mayo 2012

«Europako txapelketan dominaren bat lor dezakedala uste dut»

Erraz esaten da baina ez da batere erraza Europako ranking-ean zazpigarren postuan egotea; horixe lortu du Xabi Cazorla judokak

NOTICIA DE Iosu Gorrotxategi
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
«Europako txapelketan dominaren bat lor dezakedala uste dut»

Giltza artean. Aurkariak lurrera botatzeko erraztasun ikaragarria du Xabik. :: unciti

Hiru aldiz jarraian izan da Espainiako txapeldun eta zazpigarren postuan da, bere mailan,  Europako ranking-ean. Etorkizun handia du  Xabi Cazorla judoka usurbildarrak. 66 kilo azpikoetan dabil eta egunen batean Olinpiar Joko batzuetara joateko ametsarekin bizi da. Oraingoz, domina lortzen saiatuko da ekainean jokatuko den Europako txapelketan.  

-Zenbat urterekin hasi zinen judoa egiten?

-Bost urterekin hasi nintzen judoan. Nire anaiak ere judoa egiten zuen eta bera ikustera joaten nintzen askotan. Gustatu egin zitzaidan eta ni ere hastea erabaki nuen handik gutxira.

-Zer ematen dizu judoak?

-Bizitzan ateak zabaltzen dizkizu judoak. Besteak beste, goi mailako judoka izateagatik, aukera gehiago izango dut etorkizunean nahi dudan unibertsitatera joateko. Oraindik ere, edozein modutan, asko falta da horretarako. Oraingoz beste hiru ikasturte egin behar ditut Batxilergoan.

-Zure mailan Europako ranking-ean zazpigarrena zarela esan digute. Ez da gutxi, aizu...

-Zorte txarra izan dut batzutan. Joan den uztailean, esate baterako, Turkiara joan nintzen Jubenil Mailako Olinpiadara. Bigarren izateko aukera eskura izan nuen, baina azken bi segunduetan akats handia egin eta galdu egin nuen. Amorru ikaragarria eman zidan lor nezakeen hori ez lor-tzeak. Azkenean bostgarren amaitu nuen eta diploma olinpikoa eman zidaten. Logelan daukat enmarkaturik.

-Mundu osoko kirolariak izango zineten han, ezta?

-Bai. Mundu osoko kirolariak bildu ginen. Errusiarrak eta ukraniarrak izan ohi dira judoan indartsuenak eta haiek ere han zeuden. Kirolari espainiarrek hiru domina lortu zituzten kirol desberdinetan eta nirea izan zen emaitzarik onena judoan.

-Iaz ere, Europako txapelketan, Maltan, hamabostgarrena izan zinen. Nolako esperientzia izan zen hura?

-Urteko hutsegiterik handienetakoa izan zen hura. Gogo handiarekin  joan nintzen hara. Konpetitzeko prest nengoen, baina urduriegi jarri nintzen eta larrutik ordaindu nuen hori. Eskuak babestea ere ahaztu zi-tzaidan eta ez nuen zentratzea lortu. Minutu bat iraun nuen lehen borrokan, bigarren aukerarik gabe.

-Poloniara ere borrokatzera joan zinen, ezta?

-Europako txapelketa baino indar-tsuagoa den Top European delakoan parte hartu nuen han. Europako sailkapenean gaudenak bildu ginen Polonian eta han bai, azpitxapeldun izan nintzen. Nire urteko emaitzarik onena izan zen Olinpiadan lortutakoarekin batera.  

-Estatu mailan, hiru aldiz izan zara Espainiako txapeldun...

-2009an Alacanten lortu nuen txapela estrainekoz, infantil mailan. Niretzat ez zen ezusteko garaipena izan, aurrez beste erkidegoetako kirolariekin nor baino nor aritzeko aukera izan nuen eta. Zentzu horretan, jakin banekien zer aurkituko nuen. Hori bai, oso pozgarria izan zen Espainiako txapelketa lehen aldiz irabaztea. Hunkigarria izan zen... Handik urte betera berriro ere txapeldun atera nintzen, orduan Salamancan.

-Iaz ere, lehen urteko kadetea izan arren, txapeldun izan zinen...

-Azken hori Formenteran izan zen. Aurreko txapelketetan gauzak zail jartzen ari zizkidan  gazte asturiar baten kontra aritu nintzen han. Beldurrez joan nintzen, aurreko txapelketetan egindako hutsegiteen ondorioz, baina han maila onean aritu nintzen eta berriro ere garaipena lortu nuen.

- Zure entrenatzaileak dio oso kirolari saiatua zarela eta entrenamenduetan ez duzula inoiz huts egiten. Egia al da hori?

-Ez huts egiten saiatzen naiz. Astean zehar egunero entrenatzen dut, astelehenetik ostiralera, eta normalean korrika egitera joaten naiz larunbat eta igandetan.

-66 kilo azpiko mailan zaude hirugarren urtez jarraian. Gogorra egiten al zaizu jaten duzuna kontrolatu behar izatea?

-Iaz asko kostatu zitzaidan pisua galtzea. Udaran zehar hiruzpalau kilo galdu behar izan nituen 66 kilo azpitik egon ahal izateko eta gogorra izan zen, baina orain nahiko ondo daramat kontu hori. Batzuetan batere jan gabe egon behar izaten dut txapelketa aurreko egunean eta jakin badakit hori ez dela batere ona, baina egin beharra dago, pisuan egon nahi baduzu behintzat.

-Kapritxoren bat ere hartuko duzu behin edo beste, ala?

-Bai, bai (barrez). Bestalde, ondo hidratatzeak ere ikaragarrizko garran-tzia dauka. Entrenatu eta gero, ur botila da hartzen dudan lehen gauza. Entrenamenduan zehar ere ura hartzen saiatzen gara. Izan ere, bestela  errazagoa baita hezurren bat haustea.

-Zein da zure hurrengo erronka nagusia?

-Ekainean jokatuko den Europako txapelketa izango da helburu nagusia. Iaz baino hobeto aritzea espero dut. Ziur nago horretaz. Iaz baino hobeto ikusten dut neure burua. Iaz ez bezala, aurten nire adinekoekin arituko naiz nor baino nor eta iruditzen zait aukera izan dezakedala dominaren bat eskuratzeko. Gustatuko litzaidake urrezkoa izatea.

-Eta ametsak?

-Olinpiada batzuetan eta munduko txapelketa askotan egotea da nire ametsa, baina hankak lurrean eduki behar ditut.

-Aizu, hor daukazu Ohiana Blancoren kasua. Ikaragarrizko maila ematen ari da nazioartean...

-Txikia izan arren, indarra dauka. Ba-tzuetan elkarrekin entrenatu izan dugu eta maila ikaragarrian dabilela ikusten da. Emaitza bikainak lor-tzen ari da eta egin ari denak meritu ikaragarria du. Bera ere oso judoka saiatua da eta gogor ari da lanean.

-Nori eman nahi dizkiozu eskerrak?

-Esteban Arrillaga entrenatzailearengan konfidantza osoa daukat. Laguntza handia ematen ari zait. Aitari ere eskerrak eman nahi dizkiot, baita amari ere.


Vocento
© Copyright DIARIOVASCO.COM DIGITAL VASCA, S.L.U.

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.