Zenbait taldek erritmo oso altuan hasi dute denboraldi honetako Itxiera. Edo baliteke beste batzuek tentsioa lurrean dutela hasi izana. Ohorezko Mailako emaitzak ikusita, dudarik ez dagoena da emaitza batzuk neurriz gainekoak direla. Eta hau hasi besterik egin ez bada ere, taularen goialdean eta behealdean zein talde egongo diren adierazgarria izan daiteke, nahiz eta egia den zenbait kasutan halabeharrezkoa ere badirudien. Gainontzeko kategorietan emaitzek errealitatearekin zerikusi handiagoa zuten, Lehen Mailara igo berri den eta kategoria berrira ohitzen ari den talderen batek izan zuen porrot mardula salbu.
Ohorezko Mailan, azken jardunaldian azken minutuan kategoria salbatu ondoren, Dulciplol lehen lider harrigarria bihurtu da, ez Knauf-Aluminios Aleman garaitu zuelako, hau espero baitzitekeen, Zumarragako taldeari egin zioten gol-sortagatik baizik. Mitxel Badiolaren taldearentzat 1-6ekoa azken aldiko emaitzarik mingarrienetako bat izan da eta, beraz, ez dute hasi Itxiera Irekiera hasi zuten bezala. Dulciplolentzat, bere aldetik, lidergoa baino gehiago, urrezko hiru puntu lortu zituen hasiera batean bere borrokakoa ez den arerio baten aurrean eta denboraldi amaieran oso ongi etorriko zaizkionak.
Eta bigarren postuan kokatu da, plaza honek beren izena izango balu bezalaxe, Caf/Rte. Faro de Higuer. Irekiera oso txukuna egin eta lehen postua azken aurreko jardunaldian galdu ondoren, Borja Ruizen mutilek indartsu hasi dute berriz ere Itxiera, tituluaren alde borrokatzeko arerio zuzen baten aurka gainera, Pub Argia, 5-0 mardularekin amaituz. Modu honetan, orain bigarren daudenak adorez bete dira eta baikortasunez aurre egingo diote Itxierari, taularen goialdetik ez jaistea espero dutelarik.
Eta hirugarren postuan koka-tzen da aski ezaguna den Zuma Gh, igo berria den Seat Kep Autori 4-0 eginez. Beasaingoek ez zuten gupidarik izan donostiarrekiko eta morala sendotzeko erabili behar duten garaipena erdietsi zuten, taularen erdialdean egoteko baino gehiagorako borrokatzeko. Donostiarrentzat ere hil ala biziko proba izan zen kategoriako oilarretako batzuen aurrean. Ziurrenik partida honen ostean egutegia beste ikuspegi batetik ikusiko dute.
Eta Irekierako txapeldunari dagokionez, K2&66 Tabernak Irekiera itxi zuten bezalaxe hasi zuten Itxiera, garaipenarekin alegia. Oraingoan, Mugan Estiloren aurka 2-0 erabakigarriarekin. Diego Monederoren taldeak berriz ere txapelketa Irekiera hasi zuen bezalaxe hasi du, nahiz eta oraingoan dirudien Debako taldearentzat sentsazioak desberdinak direla eta ziurrenik laster taularen goialdean kokatuko direla.
Hurrengo jardunaldiak bi norgehiagoka erakargarri utziko dizkigu. Alde batetik, Mugan Estilo Pub Argiaren aurka, Azken Fasean Gipuzkoa ordezkatu zuten hiru taldeetatik bi, eta Itxiera porrotekin hasi dutenak. Titulurako bi hautagai izanda, berdinketak ez dio balio ez bati eta ez besteari eta, beraz, aukerak izango dituen partida irekia izango da. Galtzen duenak, igotzeko malda handia izango du geratzen den txapelketan.
Beste partida interesagarri bat egungo liderra, Dulciplol, eta hirugarren sailkatua den Zuma Gh aurrez aurre jarriko dituena da. Lehenengo sailkatuak irabaziko balu, lehenengo jardunaldiko ezustekoa ez da hainbestekoa izango. Beasaingoen garaipenaren kasuan, aldiz, taularen goialdean kokatuko da eta bere interesetako oso interesagarria den eszenatoki batean kokatuko da txapelketan.
Lehen Mailako A multzoan, kategoriara itzuli den LUKO Instalaciones taldeak gorenean jarrai-tzen du. Itxiera garaipen sendo batekin (0-4) hasi zuen Instituto Lumbarren aurka, kategoria Irekieran salbatu zuen taldea hau eta mantentzea baino gehiago espero duena. Kategorian estreinatzen dena eta emaitza onarekin Tinko Ingenieritza ere bada, Laket Taberna 4-2 mendean hartuz. Bere aldetik, multzo honetan dago ere denboraldian oraingoz bolada hoberena izan duena. Bigarren Mailan 9 garaipen jarraian lortu ondoren, Uniorrek Penteroak EHZE taldearen aurka launa berdindu zuen, azken honek ere igotzeko aukerak izan zituena Irekieran. Bigarren jardunaldirako, Restaurante Mendizorrotz eta Tinko taldeen arteko partida, biak garaipenarekin hasi direlarik, izango li-tzateke asteburuko partidarik erakargarriena.
Bere aldetik, B multzoan, Zurriburri lehen postuan kokatu da sendo kategoria honetan oso ohikoa ez den 9-0 eginez igo berria den Agreda Bar taldearen aurka. Relojeria Mikel ere ez da atzean geratu eta igo berria den Betelu Vending-en aurka 8-2 amaitu zuen, sailkapeneko bigarren postua eskuratuz. Oraingoz bi talde hauek indartsu hasi dute Itxiera. Betelu Vending taldearentzat ez dago kexurako denbora gehiegi, izan ere hurrengo jardunaldian multzoko liderraren aurka lehiatuko da eta, beraz, defentsan lan handia egin beharko dute ez badute gol mordoa jaso nahi hasi bezain laster.
Bigarren mailan zenbait talde ere indartsu hasi dira. A multzoan, Amara KE, Irekieran ere multzo berean egon zena eta igoera kasik lortu zuelarik, eskutxoa egin zion Cesar Rueda Seguros taldeari, Lehen Mailatik zetorrena. Modu honetan, lehen postuak hartzen ditu. Bere aldetik, Garbera Tximuak ere, Hirugarren Mailatik zetorrena, indartsu hasi zuen Itxiera, jovenbuscapiso.com 4-0 mendean hartuz. Liderra eta hirugarren sailkatua den Kobatours aurrez aurre jarriko dituen partida izango da hurrengo asteburuko interesgarriena.
B multzoan, Loiolatarrak eta Tecnun, euren alde emaitza berberarekin (6-1) multzoko buru dira dagoeneko, eta Jorge Fernandez Gipuzkoarekin hirugarren postuan da, partida zoro batean lortutako garaipen landuarekin. Liderrak laugarren sailkatua den Akting taldearen aurka jokatuko duen partida izango litzateke kasu honetan bigarren jardunaldiko erakargarriena.
Elosegiseguros, Irekieran kategoria honetan egon zena, da C multzoko lider berria La Torre de Pizzaren aurka eskutxoa egin ondoren, talde hau Lehen Mailatik datorrelarik eta ezusteko galanta hartu duena lehen jardunaldian. Azkenik, D multzoan, non kategoriako emaitzarik estuenak egon diren, Top Clima da liderra Autobuses taldearen aurka 4-2 egin ondoren.
Registro Mercantil de Gipuzkoa, Libro de Sociedades 1.786, Folio 141, Sección
8ª, Hoja SS-16552, Inscripción 1ª
C.I.F.: B20677878
Domicilio social en Camino de Portuetxe, 2 San Sebastián 20018
Correo electrónico de contacto contactanos@diariovasco.com
Copyright © Digital Vasca S.L. , San Sebastián. , 2008. Incluye contenidos de
la empresa citada, del medio El Diario Vasco (Sociedad Vascongada de Publicaciones,
S.A.) , y, en su caso, de otras empresas del grupo de la empresa o de terceros.
EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación
pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en
cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización,
incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición
como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa
o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.