Diario Vasco

Hemeroteca | Miércoles, 16 de mayo 2012

«Deskonektatu egiten dut golfari esker»

Egunen batean profesional mailara iristea gustatuko litzaioke, baina hankak lurrean ditu eta ikasketei lehentasuna emango die Ainhoa

NOTICIA DE Iosu Gorrotxategi
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
«Deskonektatu egiten dut golfari esker»

Nahia. Datorren denboraldian maila ona eskaini nahi du Ainhoa Olarrak. :: unciti

Etorkizun handiko golf jokalaria da Ainhoa Olarra eta aurten Madrilera joan da Blume errendimendu handiko zentrora bizitzera. Aurten ez du emaitza onegirik lortu, baina lanean jarraitzeko ilusiorik ez zaio falta hamasei urteko donostiar gazte honi.

- Golfean jokatzen hasi zineneko urteak gogoratzen al dituzu?

- Zazpi urterekin hasi nintzen. Behin jatetxe batera joan ginen gurasoak, anaia Iñigo eta ni eta egun hartan bertan ikusi genuen lehen aldiz Goiburuko golf zelaia, Andoainen. Handik gutxira probatzera joan ginen eta horrela hasi ginen golfean jokatzen. Iganderoko plana zen guretzat.

- Eta noiz hasi zinen nabarmentzen?

- Orain dela sei urte edo, hasi nin-tzen nabarmentzen. Hori bai, maiztasun handiagoarekin  jokatzen hasi nintzenean, Goiburura joateak denbora gehiegi eskatzen zidala ikusi nuen eta Basozabalen hastea erabaki nuen, etxetik gertuago zegoelako, alegia.

- Sei urterekin nabarmentzen hasi zinen orduan...

- Espainiako txapelketara lehen aldiz joan nintzenean hasi nin-tzen nabarmentzen, alebinetan beraz. Geroztik golfari denbora gehiago eskaini behar izan nion eta hori izan zen klub batetik bestera aldatzeko arrazoi nagusia. Gainera, Goiburun anaia eta ni geunden bakarrik eta Basozabalen beste haur asko aurkitu genituen. Batzuk ikastolako lagunak ziren gainera.  Giro politagoa aurkitu genuen Basozabalen.

- Lehen garaipenak gogoratzen al dituzu?

- Txikitan ez nuen garaipen askorik lortu. Espainiako lehen txapelketa hartan, esate baterako, lehen hogei postuetan sartzen baldin banintzen, dirua emango zidatela agindu zidaten eta helburu horrexekin joan nintzen jokatzera.

- Eta nola amaitu zenuen?

-Hogeigarrena izan nintzen eta 200 euro inguru eman zizkidaten lorpen hari esker.

- Duela gutxi Madrilera joan zara Blume errendimendu handiko zentrura. Nola doa esperientzia?

-Bai. Irailean joan nintzen hara. Hasieran gogorra izan zen. Nobatadak egin dizkidate eta faltan bota ditut familia eta lagunak... Orain hobeto nago han.

- Nobatadak?

- Hala da, bai. Behin, nire logelan sartu ziren gaueko ordu bietan eta ur botila bat hustu zuten nire gainean lo nengoenean. Gehiago ere izan dira. Orain han ongi nago, baina oraindik ere gogorra da daramagun erritmoa.

- Nolakoa da egun arrunt bat Blumen?

- Zortziretatik hamaikak hogei gutxira, hiru klase ematen ditugu eskolan eta hamaikak eta laurdenetatik ordu biak hamar gutxi arte golfean jokatzen dugu eskolatik ordu laurdenera dagoen  zelaian. Erresidentzian bazkaltzen dugu eta hiruretatik bostak eta erdira arte klasera goaz berriro ere. Seiretatik zortziak eta erdira arte lan fisikoa egiten dugu eta gero, dutxa hartu eta afaldu ondoren, ikastea tokatzen zaigu, bedera-tzietatik aurrera edo. Batzuetan berandu arte ikasten geratu behar dut eta hurrengo egunean iratzargailuak ez du barkatzen. Egunero zazpiak eta hogeietan altxatu beharra dago!

- Nolakoa izan du zure azken denboraldia?

- Duela bi urte benetan emaitza onak lortu nituen. Aurten berriz, gauzak ez dira hain ondo atera. Denboraldia hasi aurretik jakin banekien zaila izango  zela iazkoa errepikatzea, baina nire ilusioa zen Europako txapelketara joatea, izan ere, beti joan izan naiz Europako txapelketa. Bere garaian hamalau eta hamasei urte azpikoen txapelketetara joan nintzen eta aurten ere hemezortzi urte azpikoen txapelketara joan nahi nuen. Emaitzak, orokorrean, ez dira onak izan niretzat, baina helburu hori behintzat lortu egin dut aurtengoan. Ikaragarria izan zen han egotea. Azkenean, hirugarren postuan amaitu genuen eta fran-tziarrek irabazi zuten txapelketa.

- Baloratu ezazu zure denboraldia batetik hamarrera?

- Ez dakit. Inon ez dut oso gaizki jokatu, baina inon ere ez naiz oso ondo jokatzera iritsi. Sei eta erdiko nota emango nioke denboraldiari.

- Nolako jokalaria zarela esango zenuke?

- Nahiko jokalari erregularra naizela uste dut, nahiz eta aurten ez dudan ondo jokatu. Drive-arekin beti maneiatu izan naiz ondo, baita putt motzetan ere. Burni luzeak dira nire ahuldade nagusia.

-Zer ematen dizu golfak?

- Ez dakit. Oso kirol indibiduala da, nahiz eta batzuetan, Europako txapelketan esate baterako, taldeka aritzen garen, goizean bikoteka eta arratsaldean banaka. Golfa asko gustatzen zait eta asko disfrutatzen dut berarekin. Musika jarri eta lasai-lasai ordu bat egon naiteke bolak pateatzen, nire munduan murgilduta. Deskonektatzea ahalbidetzen dit golfak eta berari esker, asko bidaiatzen ari naiz  eta beste herrietako jende asko ezagutzen ari naiz. Aurten, esate baterako, Frantzian, Irlandan, Hungrian eta beste hainbat tokitan izan naiz. Alderdi positibo asko ditu golfak.

- Datorren denboraldiari begira, zeintzuk izango dira zure helburuak?

- Oraindik ez ditut helburuak erabaki. Laster egin beharko dut hori. Gauza asko ari naiz aldatzen nire swing-ean eta ez dakit zer egiteko kapaz izango naizen. Ahalik eta onena ematen saiatuko naiz eta azken bi urteetako nahasketa bat izan dadila nahiko nuke, hau da, Europako txapelketara berriro ere joan ahal izatea eta txapelketetan lehen postuetan egotea.

- Gipuzkoa probintzia txikia izan arren, golf jokalari handiak eman ditu, besteak beste, Txema Olazabal eta Tania Elosegi. Zu ere profesional mailara iritsi zaitezkeela uste al duzu?

- Oraindik ez dakit non amaituko dudan. Ez dakit Ameriketara joango naizen, Madrilen geratuko naizen ala etxera itzuliko naizen, baina argi daukat ikasketei lehentasuna emango diedala. Karrera bat egingo dut eta zerbait egina daukadanean, litekeena da golf munduan zortea probatzea.


Vocento
© Copyright DIARIOVASCO.COM DIGITAL VASCA, S.L.U.

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.