Diario Vasco

Hemeroteca | Miércoles, 16 de mayo 2012

«Ez da harritzekoa goran talde berriak egotea»

NOTICIA DE Gure Sport
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
«Ez da harritzekoa goran talde berriak egotea»

Mitxel Badila

Dudarik gabe, hurrengo jardunaldiko protagonistetako bat da. Mitxel Badiolak, hainbat alditan pitxitxi izandakoak, liderra gainditzeko saiakera egingo du hurrengo jardunaldian. Eta partidara golik gabeko berdinketa sinatu ondoren iristen da: «Egia esan harrigarria da baina eguraldi txarrarekin, nahiz eta aukerak izan, ez zen golik egon. Urte guzti hauetan bigarren aldiz gertatu zaigu», dio goleatzaileak

Hurrengo jardunaldiko partida, lehena bigarrenaren aurka, erakargarria da. «Derbi antzeko bat da», dio jokalariak, «maila onean jokatzen da. Pasa den denboraldian berdindu egin genuen bi norgehiagoketan», gogoratu du Badiolak, «eta Irekieran punturik batu izan ez bagenu, Bigarren Mailara joango ginateke».

Mitxeli ez dio harritzen taularen goialdean nor dagoen. «Geroz eta talde gazte gehiago dago maila onarekin eta horrek txapelketako kalitate maila igotzea ahalbidetzen du. Behean geratzen den baten bat kenduta, gainontzekoek zerbait berria ekartzen dute», eta gaineratu du, «betikooi geroz eta gehiago kostatzen zaigu».

Bere taldeari begira, «talde berdinarekin jarraitzen dugu, freskotasuna ematen digun jokalariren baten fitxaketa kenduta», aditzera eman du, «baina atzean serioago egoten bagara, talde indartsua gara». Hurrengo partidaren inguruan, jokalariak aurreikusi duenez, «"berdintzera inoiz ez gara ateratzen zelaira, baina partida nola doan ikusiko dugu, goran egonda, interesgarria izan baitaiteke. Edozein modutara, gutxiagatiko garaipenaren alde apustu egiten dut, eta ahal bada nire gol batekin», amaitu du barre artean.


Vocento
© Copyright DIARIOVASCO.COM DIGITAL VASCA, S.L.U.

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.