Hasi bezain laster sorpresa bat baino gehiago egon ziren. Normalean gertatu ohi den bezala bi jardunaldietan txapelketarik gabe egon ondoren. Pasa den astean aipatu genuen: txapelketa itzulerako partida zoroei aurreko asteburuko eurite izugarriak gehitzen badizkiegu, ez dira harri-tzekoak azken jardunaldian izan genituen emaitzak. Eta nahiz eta lehen hiru kategorietan lider aldaketa bakarra izan den, gainera partida galdu gabe, ezustekoak, eta ederrak, kategoria guztietan izan ziren. Hilabete emaitza garbi-garbiekin eta txapelketara itzultzerakoan makurtu egin behar izan zuen. Ohorezko Mailako liderra den Caf/Rte Faro de Higuer ezustekoan hartu zuen Cafe Oreretak eta denboraldiko bere lehenengo porrota (1-2) jaso zuen. Hala ere, azken partidara arte egindako lan onak lehen postua mantentzea ahalbidetu dio. Borja Ruiz taldeko goleatzaileak orri hauetan zioen bezala, orain iristen da liderrarentzat zailena, izan ere dagoeneko ez dira hasierako sorpresa hura eta arerio guztiek beharrezkoak diren neurriak hartzen dituzte liderraren aurka jokatzerakoan.
Bere aldetik, Cafe Oreretarentzat emaitza onen boladak jarraitzen du, atzeratutakoa barne, eta hirugarren posturaino igo da, nahiz eta errenteriakoentzat garrantzitsuena Irekierako une honetan dituzten 10 puntuak diren. Dudarik gabe, jaitsiera saihesteko ahaleginetan sekulako altxorra dena, nahiz eta hasiera batean euren denboraldia zen, eta lasaitasun ederra ematen dien azaroko egutegiari aurre egiteko.
Liderraren estropezua ez zuen probestu taulan bere jarraitzailea denak, nahiz eta ez zuen partida erraza. Knauf Aluminios Aleman taldeak golik gabeko berdinketa etxeratu zuen Mugan Estiloren aurrean, denboraldi honetan erabat martxan jartzen ez dena. Baliteke eguraldi txarra zela eta golik ez izatea partidan, baina deigarria da bi talde hauetan egotea kategorian gol gehien sartu dituzten bi jokalariak, bakoitza lau golekin. Zumarragakoentzat berdinketa baliagarria da taularen goialdean manten-tzeko. Debakoei, aldiz, ez die gehiegirako balio puntuak eta borrokan jarraitu beharko dute behealdean.
Jardunaldiaren gainontzekoaz, txapeldunen duelua aipatu behar da, non Pub Argiak 2-0 mendean hartu zuen Zuma eta taulan aurre hartu dion liderrarekiko partida bakarrera geratuz, haren aurka galdu egin zuelarik. Beasaingoak erdigunean trabatuta geratu dira eta denboraldi askoren ostean, harritzekoa bada ere, gertuago daude jaitsieratik titulutik baino. Beste alde batetik, taulan azkenak diren bi taldeen arteko duelua binako berdinketarekin amaitu zen, eta puntua bi talde hauentzat baliagarria izan da faroltxo gorria Emaneurreri emateko, Vascoplast taldeak gol-sorta egin ziona eta bere ibilbidea asko aldatu beharko duena jaitsiera ekiditeko.
Hurrengo jardunaldirako, dudarik gabe, partidarik interesgarri eta erakargarriena taulako lehen bi taldeak aurrez aurre jarriko dituen norgehiagoka da. Liderraren garaipenak lehenengo aldiz denboraldian puntu mordo bateko aldea izatea ahalbidetuko lioke. Berdinketak lehenengoei lidergoa uztera beharko diezaieke, Cafe Oreretak Zumaren aurka irabaziko balu, izan ere K2&66 Tabernak mendean hartzea lortu zuen, eta hautagaien garaipen batek taulan iraultza sortuko luke. Oso partida interesgarria.
Lehen Mailan ez zen egon ahultasuna erakutsi zuen liderrik eta sendo mantentzen dira taularen gorenean. A multzoan, Bianditz Etxegin-tzak ez zuen errukirik izan azkenarekin eta 7koa egin zion. Beste 7koa egin zuen Seat Kep Autok, bigarren sailkatua dena liderrarekiko partida bakarrera. Eta hirugarren astez jarraian, Ahalmanek hirugarren postura igotzea ahalbidetu dion hiru puntuak lortu ditu. Pixkanaka igoerarako hautagaiak lehen postuak har-tzen hasi dira.
B multzoan, S21 Sec taldeak ondo saihestu zuen Artikutza Bar Alkain taldeak lidergoa lortzeko egin nahi zuen ahalegina, izan ere 4-1 bortitza egin zion eta gorenean jarraitzeko aukera eman dio, nahiz eta orain alde handiagoarekin dagoen, bigarren Dulciplol dagoelako, lau puntutara, partida zoro batean 3-6 mendean hartu zuelarik Instituto Lumbar. Liderrak gainontzeko taldeekiko duen aldea handitu daiteke berriz, izan ere Dulciplol hurrengo astean La Academia Empresas taldearen aurka lehiatuko da, puntuetan bikoizten duen taldea eta bosgarren postuan dagoena. Multzo honetan igoera bide azkarretik iritsi daiteke.
Bigarren Mailako A multzoan, Bar Larrak ez zion utzi Elosegisegurosi lehen postuan kokatzen eta 2-1 emaitza estu eta zirraragarri batekin mendean hartu zuen. Hautagaiaren porrotak laugarren postura erortzea behartu du. Liderra hurrengo jardunaldian Garbera Sagardotegiaren aurka arituko da, hirugarren sailkatua eta liderrarekin batera, porrota ezagutzen ez duen talde bakarra. Partida polita izango da.
B multzoan, eta bigarrenak dituen puntu kopuru berdina izanda partida bat gutxiagorekin, LUKO Instalaciones gorenean mantentzen da, eta hori, jokatu gabe. Gertuko jarraitzaileen estropezuek astebete gehiagoz lider moduan mantentzen dute. Hain zuzen ere, jarraitzaile horietako baten aurka, Bar Eydem, aritu beharko du hurrengo jardunaldian.
C multzoan gertatu zen goiko kategoria guztietan izan zen lider aldaketa bakarra, eta hori orduan lehen sailkatua zenak ez zuela bere partida galdu. Betelu Vending taldeak oraindik partida bakarra galdu ez duela jarraitzen du, baina AM Mediaren berdinketa probestu zuen Bar Urtxori Bi taldeak taulan aurre hartzeko. Multzo honetan berdinketa asko izan ziren, DDCk etxeratu zuena bezalaxe, aste honetako argazkia dagokiona, 3 Bide Sukaldeak taldearen aurka, taularen behealdetik ateratzea lortuz.
Eta Bigarren Mailako azken multzoan, Visualek bere erritmo gera ezinarekin jarraitzen du, ahal diren puntu guztiak batuz, eta hori bere gertuko hiru jarraitzaileek baino partida bat gutxiago jokatu duela, nahiz eta azken jardunaldi honetan behar baino gehiago sufritu zuen Bar Nestor 4-2 mendean hartzeko. Hurrengo jardunaldian azkenaren aurka arituko da.
Azkenik, Hirugarren Mailan, E eta F multzoetan bakarrik izan zen lider aldaketa. Gainontzeko multzoetan, nahiz eta eguraldi txarra izan zen, lehen sailkatuak ez zituzten ezustekoan harrapatu.
Registro Mercantil de Gipuzkoa, Libro de Sociedades 1.786, Folio 141, Sección
8ª, Hoja SS-16552, Inscripción 1ª
C.I.F.: B20677878
Domicilio social en Camino de Portuetxe, 2 San Sebastián 20018
Correo electrónico de contacto contactanos@diariovasco.com
Copyright © Digital Vasca S.L. , San Sebastián. , 2008. Incluye contenidos de
la empresa citada, del medio El Diario Vasco (Sociedad Vascongada de Publicaciones,
S.A.) , y, en su caso, de otras empresas del grupo de la empresa o de terceros.
EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación
pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en
cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización,
incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición
como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa
o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.