Diario Vasco

Hemeroteca | Miércoles, 16 de mayo 2012

«Lehiakortasuna eta konpromisoa bilatu ditugu»

NOTICIA DE Gure Sport
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
«Lehiakortasuna eta konpromisoa bilatu ditugu»

Ryan Valoria. S21 Sec taldeko zentrala.

Bigarren sailkatuarekiko lau puntura, emaitzak eta jokoarekin gainera. Lehen Mailako B multzoko liderra den S21 Sec taldearentzat ondo doaz gauzak. «Zortea izan dugu liga hasieran», onartu du Ryan Valoria jokalariak, «apenas aurre denboraldirik egin gabe, ez genuen arerio zaila izan, eta horrek gainon-tzeko partidetarako ondo egokitzea ahalbidetu digu». Valoriak dioenez, gainera, «espero genuen goian egotea, baina ez dagoeneko hainbesteko aldearekin».

Taldea igotzeko borrokatzen ari da, baina duela gutxi ez desagertzeko egin zuen borroka. «Ez da taldea zaharra egin zela», dio jokalariak, «baina ia denek familia dugu eta azkenean konpromisoa handitzen doa. Orain jende gaztea bilatu dugu, baina bi baldintza betetzen dituen jendea: lehiakortasuna jokoan eta taldearekiko  konpromisoa».

Hain zuzen ere, konpromisoa entrenamenduetarako agerpenetan ikusten da. «Astean behin entrenatzen dugu eta Pub Argiaren aurka partida bat izaten da», dio Valoriak, «garrantzitsua da agertzea, izan ere Ohorezko Mailan dagoen talde batek eska-tzen duena asko da».

Irekiera amaiera bitarte taldeak duen helburua argia da. «7 partida geratzen dira eta 5 irabazi behar ditugu lehenak geratu eta igotzeko. Betidanik talde honen helburua ahal den gorenean egoteko borroka egitea izan da eta ezagutzen dugun kategoria da.  Konplexurik gabe lehiatuko ginateke, baina onartu behar da», amaitu du, «Ohorezko Maila beste mundu bat dela».


Vocento
© Copyright DIARIOVASCO.COM DIGITAL VASCA, S.L.U.

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.