Diario Vasco

Hemeroteca | Miércoles, 16 de mayo 2012

Geroz eta talde gehiago aseguruarekin

Talde asko atseden jardunaldiak erabiltzen ari da mugarik gabeko mediku-asegurua eskuratzeko

NOTICIA DE Gure Sport
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Geroz eta talde gehiago aseguruarekin

Irribartsu dabiltza Faro de Higuer taldeko jokalariak eta ez da gutxiagorako; lidergoa beraiena da Ohorezko Dibisioan. :: ARTXIBOA

Taldeek aurre egin behar dieten bi atseden jardunaldietatik lehena izan da pasa den asteburukoa, azaroaren lehen asteburuan zelaietara itzuli aurretik, eta jarduera zelaietatik kanpo gara-tzen ari da batez ere. Asko dira egunotan denboraldi osorako mediku-asegurua eskuratzen ari direnak. Nahiz eta oraingoz garrantzia handiko minik ez duten hartu, eta horrela izaten jarrai dezala, taldeetako arduradun askok ez du arriskua gertu izan nahi eta baldintzen inguruan informazioa jaso ondoren, zerbitzu hau erabiltzen ari dira.     Aurreko denboraldiarekin alderatuz gero, esan beharra dago edozein lesiok mugarik gabeko estaldura duela errekuperazio tratamenduetan, bat baino gehiago eskertzen ari den zerbait. Zerbitzua Quironen eskaintzen da, Gipuzkoako hiriburuan, eta lesioa partidako akta ofizialean islatuta geratu dadin min hartu duen jokalaria asegurua kontratatu duen talde bateko kide dela frogatu behar da. Hortik aurrera, lesioa begiratu eta senda-tzeko behar duen arretak ez du mugarik. Taldeko aseguruak duen prezioa 200 eurokoa da denboraldiko partida guztietarako eta taldeko 18 jokalarietaraino iristen da estaldura. Honek esan nahi du jokalari bat aseguratuta egon daitekeela 12 euro baino gutxiagogatik, partidako euro erdira denboraldi osoan zehar.

Oraindik zerbitzu hau kontrata-tzeko interesa duen talderik egongo balitz, antolakuntzarekin harremanetan jarri eta ordainketa egitea besterik ez du, transferentzia bidez ohiko kontu korronteko zenbakira (taldearen izena adieraziz) edo bulego zentraletik pasatuz eta ordainketa eskura eginez. Aseguratu beharreko jokalari kopurua 18tik pasatuko balitz, aparteko asegurua 20 euroko izango litzateke pertsonako.

Atzeratutako partidak

Txapelketan egin den lehen geldialdi honetan zintzilik geratu ziren partidak jokatzeko balio izan du. Kategoriako partida bat jokatu da oro har, eta kasu batzuetan goialdean norgehiagoka garrantzitsuak izan dira, sailkapena are gehiago argitu dutenak.

Ohorezko Mailan, Cafe Oreretak salto garrantzitsua egin du taulan kategoriako indartsu baten aurrean, K2&66 Tabernak. Tolosarrek, goitik behera doazelarik, pasa den asteburuan 4-5 erori ziren Errenteriakoen aurrean eta goialdera egiten ari ziren bidea geldiarazi dute. 3 puntu erdietsi izan balituzte, tolosarrek bigarren postuan Knauf berdindu ahal izango lukete, Caf/Rte. Faro de Higuer liderrarekin berdinduz, aste honetako argazkia dagokion taldea. Hala ere, itxaroten ez zuten porrot honek bosgarren postuan utzi ditu, lehenarekiko bost puntura eta, besteak beste, bere azken borreroa aurretik duela, zazpi punturekin.

Cafe Oreretarentzat, bere aldetik, garaipenak zapore ezin hobea du. Igo berria den talde baten aurka lehen garaipena lortu ondoren, eta berdinketa bat eta porrot mingarri baten ostean Mugan Estiloren aurka aurreko jardunaldian, Errenteriakoek urrezko hiru puntu batu dituzte, Irekierako bigarren zatiari aurre egiteko lasaitasun apur bate ematen diona. Jaitsiera postuetan dauden talde batzuekiko duen tartea bi partidetakoa da eta partida batekoa Mugan Estilorekin, nahiz eta ez luketen talde hau erreferentzia moduan eduki behar, Debakoak taularen behealdetik aterako baitira. Momentuz, meritua duen hirugarren postua dute eta garrantzitsuak diren zazpi puntu.

Lehen Mailako B multzoan, S21 Sec sasoi onean dagoela frogatu zuen berriz ere eta atzeratutako partidan 4-2 mendean hartzea lortu zuen La Academia Empresas. Modu honetan, aurreko jardunaldian lehen postua erdietsi ondoren, Donostiarrek lau puntuko aldea dute dagoeneko bigarren sailkatuarekiko. Erabateko garaipenak lortu ondoren, Ryan Valoriak asteko elkarrizketan aditzera eman duenez, liderraren helburua igoera lor-tzea da kategoria gorenera itzultzeko zenbait denboraldi ondoren.

Bere aldetik, La Academia Empresas, talde onarekin baina denboraldi hasiera honetan garaipen bakarra lortu duelarik, hobetu egin beharko du taularen behealdetik lehenbailehen ateratzeko. Egia da oraingoz taularen erdialdea ez duela oso urrun eta egutegia, hasiera batean, orain errazagoa dirudiela, baina ahal bezain pronto puntuak batzea behar dute gero hirugarrenen emaitzen esperoan egon nahi ez badute.

Azken egunotako hirugarren partida atzeratua Hirugarren Mailako D multzoko taularen goialdeko duelu bati dagokio; Autobuses eta Marea Gora taldeen aurkakoa. Bi taldeak garaipenak besterik ez zituzten erdietsi, baina azken duelu honen ostean Autobuses da taularen gorenean Sorgina Garraioarekin dagoena, lau garaipenekin. Bere aldetik, Marea Gora hirugarren postuan da, taularen buruarekiko partidu bakarrera. Ez dute denbora gehiegirik hiru puntu hauen galeran pentsatzeko, izan ere txapelketara itzuleran laugarren sailkatua den Bar Bide Bideren aurka aritu beharko dute, irabaziz gero Marea Gora aurreratuko lukeelarik taulan.

Eskularruak eta baloiak

Azken egunotan talde asko ari dira galdezka ea baloi gehiago lortu ditzaketen entrenamenduetarako, edo eskularru parea, atezain bat baino gehiago dutelako taldean.

Hemendik gogorarazten dugu KOOLTON KAIA baloiaren prezioa  txapelketako taldeentzat 15 eurokoa dela. Bere aldetik, eskularru gehiago nahi dituzten taldeentzat salneurria 30 eurokoa da, eta eskuragarri daude 8.5 edota 9.5 neurrietan.

Hurrengo asteburuan ere ez da txapelketarik izango. Liga berriz ere martxan hasiko da azaroaren 5 eta 6ean.

RESULTADOS Y CLASIFICACIONES
Vocento
© Copyright DIARIOVASCO.COM DIGITAL VASCA, S.L.U.

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.