Diario Vasco

Hemeroteca | Jueves, 23 de mayo 2013

«Atepean nahiko azkarra naizela iruditzen zait»

Ibarrako jubenil mailako taldean jokatzen duen Koldo Iriartek laupabost hilabete daramatza areto futbolean atezain moduan

NOTICIA DE Iosu Gorrotxategi
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
«Atepean nahiko azkarra naizela iruditzen zait»

Elastikoa. Geldiketa onak egin ditu Koldo Iriartek aurtengo denboraldian . :: alvaro

Etxea eraikitzerakoan teilatutik hastea ez da batere gomendagarria izaten eta antzeko zerbait gerta-tzen da futbol taldeekin. Garran-tzitsua da norbere taldean golegile onak edukitzea, horretaz ez dago zalantzarik, baina hori baino askoz garrantzitsuagoa izaten da batzutan atezain on bat edukitzea. Horrelako zerbait gertatzen zaie Ibarrako jubenil mailako futbol taldekoei. Sartu dituzten golei esker izan dira txapeldun, baina ez horregatik bakarrik. Koldo Iriarte atezain gazteak ere zeresana izan du lehen postu horretan.

-Aretoko futbolean atezaina zara. Ez al zenuen nahiago zelai handiko futbolean aurrelari izatea?

-Derrigorrezko Bigarren Hezkun-tzan zehar bai, pentsatu nuen futbol talderen batean jokalari bezala sartzea, baina azkenean pilota aukeratu nuen. Geroxeago, duela laupabost hilabete, aretoko futbolean atezain izateko aukera eskaini zidatenean, baietz esan nien Ibarrakoei. Eta ez naiz damutzen. Oso gustora nabil beraiekin.

-Beti jokatu izan duzu atepean?

-Bai, eskola mailan ere atezain izatea gustatzen zitzaidan. Egia esateko, baloiarekin ez naiz inoiz izan oso jokalari trebea eta ondorioz, ez nuen aurrelari izateko balio. Beti jakin izan dut nire lekua atepean zegoela, hortik taldeari lagundu ahal izateko. Posizio horretan eroso sentitzen naiz.

-Zein garrantzitsua den atezainaren figura, ezta?

-Bai. Eta askotan ez da behar bezala baloratzen atezainaren lana. Golak sartzen dituztenek eramaten dituzte laudorioak, baina beste gauza asko ere egin behar dira partida batetan. Niri politagoa iruditzen zait gola saihestea sartzea baino.

-Handik atzetik aginduak eman beharko dituzu...

-Bai, buiaka ibili behar izaten du batzutan. Hori ere atezainaren lana izaten da, atzetik gauzak oso ongi ikusten dira eta.

-Zeintzuk esango zenuke direla desberdintasun nagusiak zelai handiko eta aretoko futbolaren artean?

-Aretoko futbola teknikoagoa da. Jokalari bakoitzak ikasitako mugimendu batzuk egin behar ditu, ahalik eta  azkarren gainera. Nik esango nuke fisikoak hemen ere garran-tzia handia duela. Hori bai, aretoko futbola esplosiboagoa dela irudi-tzen zait. Bestean ordu eta erdi eman behar duzu korrika eta honetan, berriz, dena eman behar duzu minutu gutxi batzuetan zehar. Hori bai, hiru aldaketa baino gehiago egin daitezke, nahi dituzun guztiak, eta horrek atseden hartzeko aukera ematen du berriro ere zelaira sartu baino lehen. Bestalde, aretoko futbolean baloia txikiagoa da eta bote gutxiago egiten du. Porteriak ere askoz txikiagoak dira eta arauak, orokorrean, ez dira berdinak.

-Nola daramazue denboraldia?

-Denboraldi erdialdean hasi nin-tzen ni taldearekin eta gauzak ongi atera zaizkigu ordutik. Lehen postuan amaitu dugu, zazpi puntuko aldearekin, eta hemendik aurrera, datozen asteburuetan, lehen lau sailkatuen arteko azken fasea jokatuko dugu, txapelketatxo bat. Finalerdietan Zarautzen kontra neurtuko ditugu indarrak eta hori irabaziz gero, finala jokatuko dugu beste finalerdiko irabazleen kontra.

-Kadete mailakoa izan arren, jubenilekin jokatzen duzu zuk. Zergatik hori?

-Kadeteetan ez dago talderik eta horregatik ari naiz ni baino zaharragoak direnekin.

-Aretoko futboleko bigarren mailan taldea du Ibarrak. Ikusten al duzu zeure burua lehen talde horretan etorkizunean?

-Nik taldean jarraitzeko asmoa daukat eta ikusiko dugu noraino iristeko kapaz naizen. Niri gustatuko litzaidake lehen taldean joka-tzea, baina oraingoz nahiago dut hankak lurrean eduki eta ikusiko dugu zer gertatzen den etorkizunean. Gaztea naiz oraindik.

-Nolako atezaina zarela esango zenuke?

-Ez dakit, galdera zaila da hori. Beste gehienak bezalakoa naizela esango nuke. Oraindik gaztea naiz eta ez oso altua beraz, baina erreflexu onak dauzkadala iruditzen zait eta atepean nahiko azkarra naiz.

-Tamaina ere kontutan hartzeko gauza da atezain batentzat...

-Bai, horrek ere laguntzen du. Porteria txikia da aretoko futbolean eta zenbat eta handiagoa izan, are eta zirrikitu gutxiago uzten zaizkio aurkariari gola sartu dezan.

-Ikusi ohi dituzu telebistan aretoko futboleko partidak, Interviu Boomerang eta El Pozo Murcia bezalako taldeen artekoak?

-Gutxitan ikusi izan ditut. Ikusi baino, nik nahiago dut jokatzea. Kirola oso osasungarria da eta niri horixe da gustatzen zaidana. Telebistan partidak ikustea ongi dago, baina azkoz hobeto da jokatzea.

-Astean zenbat entrenamendu egiten dituzue?

-Astean bi egiten ditugu normalean, astelehen eta ostegunetan, Tolosako Usaban kiroldegian. Batzutan ostiraletan ere aritzen gara, baina oso gutxitan izaten da hori. Normalean bi saio egiten ditugu astean, zortziretatik polikiroldegia itxi arte, gutxi gora behera.

-Usabalen ez zarete bustitzen euria egiten duenean...

-Ez, egia da. Horixe da aretoko futbolaren abantailetako bat bestearekin alderatuz.

-Eta zenbat atezain zaudete taldean?

-Jubeniletan ni bakarrik joaten naiz. Beste denak ni baino zaharragoak dira, hemezortzi urte artekoak, baina oso ongi hartu naute eta gustora nabil. Jende jatorra dira  eta giro ona daukagu aldagelan.

-Aretoko futbolaz gain, zein beste zaletasun daukazu?

-Mendian bizi naiz, baserriz inguratuta. Mendian ibiltzea ikaragarri gustatzen zait. Baserrian bi txakur dauzkagu eta haiekin ibiltzen naiz gora eta behera. Horrelako herri batean bizitzeak baditu gauza txarrak, baina niri asko gustatzen zait mendian bizitzea. Ez nuke aldatuko.


Vocento
© Copyright DIARIOVASCO.COM DIGITAL VASCA, S.L.U.

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.