Diario Vasco

Hemeroteca | Miércoles, 18 de octubre 2017

Italian jarraituko du bidea Mikel Mostajo donostiarrak

Espainiako txapeldun gazteak hara joateko erabakia hartu du eta egindako lehen entrenamenduetan denborarik onena lortu du gainera

NOTICIA DE IOSU GORROTXATEGI
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Italian jarraituko du bidea Mikel Mostajo donostiarrak

Etorkizun handiko gidaria. Aurten Italian lehiatuko da Mikel Mostajo. :: ARTXIBOA

Bost urterekin hartu zuen estrainekoz kart baten bolantea eta abiaduraren zirrarak harrapatuta geratu zen betirako. «Aitak turismoetan korritzen zuen eta berak sartu ninduen mundu honetan. Egia esateko, niri hasieratik gustatu zitzaidan abiadura, adrenalina asko aska-tzen da eta», dio Mikel Mostajo donostiar gazteak.

Baina ez pentsa hasieratik ziztu bizian ibili zenik.  «Hasieran oso mantso ibiltzen nintzen oraingoarekin alderatuz», gogoratzen du. «Lehen aldi haietan alokairuzko kart bat erabili nuen eta oso mantso ibiltzen nintzen. Hasteko ondo zegoen, baina zirkuitura geroz eta gehiago joaten hasi nintzen eta orduan aitak kart bat erosi zidan».

Olaberriako zirkuituari eman zizkion lehen itzuli haietatik zazpi urte igaro dira eta gaur egun, hamabi urterekin, etorkizun handiko gidaria da nahiz eta berak, aukera duen bakoitzean, oraindik ere ikasteko asko duela azpimarratzen duen.

Hori bai, ikastolan lagunen animoak jasotzera ohituta dago Mikel, palmares ederra du eta. Iaz, esate baterako, Espainiako txapeldun izan zen, baita Kataluniako txapelketan azpitxapeldun ere. Horrez gainera, bigarren postua lortu zuen Txapeldunen Kopan.

Espainiako txapelketan hiru zirkuitutan aritu zen iaz. Lehenengoa uztailan izan zen, Huelvako Cartaya herrian. «Gauzak han ez zitzaizkidan oso ongi atera. Lehen lasterketan zazpigarren izan nin-tzen eta bigarrenean bigarren», dio Mikelek. Gauzak hobeto atera zi-tzaizkion Alcalá del Río herriko zirkuituan, Sevillan. «Han dena oso ongi atera zen. Asko gustatzen zaidan zirkuitua da eta bi lasterketak irabazi nituen», dio. Azkenean, Malagako Campillos herrian eskuratu zuen txapela. «Lehen lasterketa irabazi nuen eta bigarrenean laugarren postuan bukatu nuen. Poz handia izan zen txapeldun izatea. Ni baino hiru urte zaharragoak diren pilotuak zeuden eta zorionez nik lortu nuen lehen postu hori».

Iaz kadete mailako lehen urteko auto-gidaria zen Mikel eta 85 zentimetro kubikoko ibilgailua gidatu zuen. Aurten, urte bat gehiago izan arren, zilindrada berean lehiatzera behartuta zegoen Espainian eta horregatik, Italiara joatea erabaki du. Han 100 zentimetro kubikoko zilindradan aritu ahal izango da Easy Kart delako txapelketan. «Ilusioz beteta nago erronka berri honen aurrean», dio Mikelek.

Zilindrada bata eta bestearen arteko diferentzia handia ote den galdetu diogu. «Diferentzia handia dagoen? Beno, ba azken batean, abiadura kontua da. Orain arte orduko 100 kilometroko abiadura hartu nezakeen eta orain orduko 115 kilometrotara iritsi ahal izango naiz», erantzun du.

Argi dago, bada, Mikel ziztu bizian gidatzera ohituta dagoela. Zorionez, ez du inoiz istripu larririk izan. «Istripuak egon badaude, baina adi baldin bazoaz zaila da ezer gertatzea», dio. Hori bai, noraino arriskatu daitekeen jakitea funtsezkoa da kirol honetan. «Ba-tzutan arriskatu egin behar da aurreratzean, azkarrago joan eta ibilgailua beranduago galgatu behar duzunean. Horrelakoetan ondo neurtzen jakin behar da», dio. Nolako gidaria den galdetu eta hauxe erantzun digu. «Azkarra eta agresiboa naiz».

Italian Trofeo Nazionale delakoan zazpi lasterketatan parte hartuko du Mikelek, baita Euro Series delakoaren lasterketa batean ere eta Easykart International delakoaren finalean. «Lehen bost sailkatuen artean egoteko esperantza daukat. Hori da nire helburua», onartu du Mikelek.

Amesteko moduko testa
Hori gutxi balitz, duela bi asteburu test kolektiboak egin zituzten Italian eta onenekin batera ari-tzeko aukerak dituela erakutsi zuen donostiarrak Castelleto di Branduzzoko zirkuituan. «Azkarrena izan nintzen», dio harro. «Taldekoak harrituta geratu ziren, kart honetan igotzen nintzen lehen aldia zen eta», argudiatu du.

Nola ez, bere burua egunen batean Bat Formulan ikusten duen galdetu diogu. «Oraindik ere asko egin behar dut horretarako. Nire ametsa eta beste guztiona da, baina oraindik asko daukat ikasteko», erantzun du. Hori gutxi balitz, jakin badaki askotan gidari ona izatea ez dela nahikoa kirol honetan. «Ekonomikoki indartsua izan behar duzu», dio Robert Kubica poloniarraren taldean ari den gipuzkoar gazteak. «Ez dut pertsonalki ezagutzen, baina asko gustatzen zait. Bere karta daramat eta gidari bezala, azkarra eta zuhurra da. Pena da istripuaren ondorioz, Bat Formulan parte hartu ezin izatea».


RESULTADOS Y CLASIFICACIONES
Vocento
© Copyright DIARIOVASCO.COM Sociedad Vascongada de Publicaciones, S.A.

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.